Kategoriaren artxiboak: Ongi etorri
Biltzar nagusia Azkainen.
2018/05/26
Biltzarreko mahain nagusia
Azkaingo Herriko Etxean bildu da Euskaltzaleen Biltzarra elkartea maiatzaren 26an, larunbat goizez. Biltzar nagusi hortan,
Mizel Jorajuria lehendakariaren inguruan kide andana bat bazagon. Ez haatik Andde Luberriaga azkaindar elkarteburu ohia (lehendakari 1988-2001 urteetan). Jin beharra zen bainan azken mementoko traba bat ukan du. Dena den, Paxkal Peyreblanque eta Anita Lacarra herriko hautetsi axuantek eginik ongi-etorri gozoa, elkartearen harat-hunatak aztertu dira.
Ikus-entzunezko dokumentu baten bidez, lehendakariak elkartearen historia du oroitarazi, mende bateko historia luzea, elkartea 1901ean sorturik, euskal elkarte guzien amatxi dugula biltzar ospetsu hori. Izen handi batzu ukan ditu mendean zehar lehendakari karguan, Arturo Campion, Jean Etchepare, Louis Dassance, Michel Labéguerie, Mixel Itzaina, Andde Luberriaga, Edurne Epalza Hebrard, Piarres Ainziart eta gaur Mizel Jorajuria.
Elkartearen ildo nagusia da euskaltzaletasuna eginahala sustatzea euskarazko idatzizko lanetan. Liburu andana handia badu argitaratua, kasik urtean bat, azken biak Daniel Landarten “Etxea eta etxekoak euskal literaturan” eta “Maiatzen bidean”, Maiatz literatura elkartearen antologia batekin.
Egitasmo berria, Marijan Minaberri zenaren testuen antologia baten argitalpena, olerki, prosa, antzerki, 2019an plazaratu behar litekeena. “Testu pollitek ez dute adinik” zioen Etiennette Etcheto elkarte-kideak.
Ateraldi kulturalak ere antolatzen ditu uda oroz Euskaltzaleen Biltzarrak, Hegoaldera. Aurten, Azpeitia eta Azkoitiari zaie bisita eginen uztailaren 18an, hango Juan Bautista Mendizabal gidari. Osoki euskaraz egiten den ateraldia da, interesatua den orori idekia.
Konduen aldetik, Beñat Soulé diruzainak xeheki agertu ditu, elkartea xumeki bainan sanoki doala erakusten dutenak. Kidetza 15 eurotan finkatua da.
Mizel Jorajuria lehendakaria, Aitor Servier eta Xumai Murua bertsulariak
Biltzarretik landa, Xoko Ona ostatuan dira biltzartiarrak bildu, omore onean, herriko Xumai Murua eta Aitor Servier bertsulariek aperitifa eta bazkaria ederki zutela alaitzen. Badute zinez talendu, perla pollitak zituztela botatzen, bazkaltiar guzien atsegina betez.
Peio Jorajuria
Azkoitia Loiola – Azpeitia
Jaz bezala, Hegoaldeko bilkura eta… abar , Gillermok antolatua:
Loiola ta Azpeitia (2018 02 23)
Elkartu Loiolako basilikaren aurrean, goizeko 11-etan
Ondoren bisitatu artxiboa, Juan Bautistaren eskutik
Segidan basilika bisitatu barru aldetik.
Billera.
Ordu biak aldera bazkaria Azkoitian “Joseba” jantokian.
_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_
Etxerakoan kantari:
Hazparneko apaizak seme bat izan du.
Osaba deitzen dio berak hala nahi du,
Ez da gaizki esana konprenitzen badu,
aitak meza eman ta semeak lagundu.
Asteasu
Villabona eta Asteasu (2017/03/08)
Joan girenak: Etiennette, Mizel, Piarres, Gillermo, Beñat, Jean-Claude eta Peio
Lehenik, Villabonan Mintzola ahozko lantegiaren bisita, Nere Erkiaga, Xenpelar dokumentazio zentroko arduraduna, eta Karlos Aizpurua ikerketa saileko arduradunarekin. Oren bateko bisita, biziki interesgarria.
Hortik Asteasura joan gira. Pili Legarra andere auzapezak ongi etorria egin dauku Herriko Etxean.
Han berean elkarrizketa egin daukute eskualdeko bi hedabidek (Aiurri eta Tolosaldeko Hitza), beren irakurleeri Euskaltzaleen Biltzarraz informazioa zabaltzeko (Mizel, Gillermo eta Piarres dira mintzatu).
Eta berehala oren erdiko bilkura egin dugu,
juntatua zitzaigula Juan Bautista Mendizabal, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentea.
Juan Ignacio de Uria-ren ildotik doa Juan Bautista
Asteasuko San Pedro elizan.
Eguna aitzina segitu dugu Asteasuko Elizmendi auzoa bisitatuz (Gillermoren sort auzoa), hor gaindi dagola ere “Muskerraren bidea”, Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriak hazia (Atxaga ere horgoa da). Hameketakoa Gillermoren amaren baserrian. Ermita eta elizari behakoa Arantxa andere-serorarekin, Gillermo organo-jole aparta zaigula agertu (baginakien lehenagotik ere)…
Eguna bururatu dugu Iturri-Ondo jatetxean, Jun Bautista Mendizabalek ordaindurik guzia.
Fernando Txueka ginekologoa. Getariako Etxaniz txakolindegiko jabearen anaia.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide den Fernando Txueka ere gurekin ginuen bazkariz.