Euskaltzaleri

(2016eko uztailaren 21-ean Donostirako ateradia ta gero.)

Egun on lagunak,

Huna, juntatua, atzokoaren ondotik gaur ongi heldu zaigun dokumentoa, ikasiak berritz gogoratzeko….       KalejiraII-irakasleentzat

Egia erran, pena San Telmokoek ezeztatu baitute kalejira gidatua, kasik azken mementoan (pagatu ondoan gainera)
Beren ordezko proposamena onartua genuen Gillermorekin: « Bake itunak » erakusketaren bisita gidatua.
Ikusi dugu jendeak nahiago zuela kalejira egin, behin-behineko gidari batekin. Milesker Gillermo!
Bertzalde, Bake itunak ikusi dutenek zioten arras interesgarria zela.

Lehen bisita ainitz gustatu zaio jendeari; azpimarratu du giden gaitasun handia.

Eskerrak Imanol Alkorta gure inprimatzaile edo irarleari.
Ez ginakien sukaldari dohainak ere bazeuzkala.
Milesker Imanol prezio apalean atera diguzun bazkari sanoaz.

Bazkal ondoan goxo zen Miramar Jauregiko parkean,
ba kontxa, ba Gorritiren obrak, ba konpañi ona aprobetxatzea.

Milesker ere Manex-i bere umore onaz alaiturik bazkaria eta autobuseko giroa.

Izan ongi.

M. Jorajuria.

P.S. Huna hemen atzo egin puntua, Euskaltzaleen biltzarraren laneri buruz:

Gillermoren proposamen baten ondotik, Maiatzen lana omentzeko behar litakela zerbeit egin,
ari gare liburu baten ontzen, ez haatik baitezpada Gillermok nahi lukeen bezala…

Lucien Etxezaharretak gidaturik, Maiatzen « izpiritua » errespetatuz,
aldizkariaren lehen 10 urteetako « argazki » bat edo gisa hortako zerbeit izanen da liburua.
70 bat autoreen testu hautaketa bat.
Idazleak ordenu alfabetikoan ezarriko dira.
Marrazkiz apaindua.
Sar-hitza Piarres Aintciartek. Eta Lucienek.

Lana :

1982 eta 1992 artean 20 bat aldizkari badaude.

Interneten dira lehen 10ak, horietan hautatu testuak hartu dituJean-Claudek eta Word fitxategi bat egin.

11tik 20erakoetan: Lucienek, hautatu testuak ezkanatu ditu, irudi gisa.

Nehone ari naiz horien pasatzen OCR batekin, word-ek irakurtzeko gisan.

Buruilean, forma hartua izanen du liburuak. Xuxenketa lana banatuko dugu orduan.

Fasprint irarkolari (Imanolen imprenta) emanen diogu urriaren 8-ko.

Imanolek muntaketa egin ordu berritz ere behako bat edo gehiago emanen dio(zka)gu liburuari.

Argitaratuko du Imanol Alkortak  azilaren 15-eko.

Hori da xedea. Lehenago egiten bada hobe.

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

2015eko azaroaren 14-ean igorri gutuna.

Agur euskaltzale,

Huna Euskaltzaleen biltzarra elkartearen azken berriak.

Prentsan ikusi dukezuen bezala atera da aurten ondu liburua: Etxea eta etxekoak euskal literaturan.

Etxea eta etxekoak_1 azalaEskerrak parte hartu duten guzieri. Esker bereziak egileari, Daniel Landart-i, egin duen lan handi eta gustagarriarentzat.

Erosi nahi baldin baduzue ernatu beharko da, kasik agortzekotan baita jadanik!

 

Aldiz jazkoa, Piarres Hegitoa Idazlanak, aipatzen ahal da, ongi saldu baldin bazen hastapen hartan, andana ederra gelditzen zaigu oraino.  Baxenabarreraz idatzi kondairak altxor batzu diraazala_arin, bertsu eta “Balladak”, biziki ongi moldatuak, gertaera garaikide anitzen lekuko paregabeak, argazkiak (hogoita hamar bat) arraroak.

Aitzineko urtetan publikatu liburuetarik zer gelditzen zaigun ikusten ahalko duzue laster  gure webgunean.

Azaroaren 12-ko bilkuran,  aipatu dugu liburuaren plazaratzea nola iragaiten den (prentsaurreko eta ikusgarri)…

Beñat Soulé, diruzainak, oroitarazi du urte zibilari begira egiten dituela konduak…

Ondorioz, erabakia izan da, ondotik heldu den hunen jakinaraztea.

Urte-sariak:

2014-ekoa, anitzek Duny-Pétré-ren omenaldi egunean pagatu zuten, 2014-eko abendoan beraz; beren baitan, gerta daiteke 2015-ekoarekin nahastea, urte berria hain hurbil zegoen…

2015-ekoa ordaindu duteneri, esker beroenak! Oraino egin gogo dutenentzat: orai berean egitea hobe. Eskerrak aitzinetik.

2016-ekoa, galdetuko dizuegu biltzar nagusia aitzin pagatzea: bozketan parte hartzeko, legez, bazkide (urtesaria pagatua duena) izan behar da.

Biltzar nagusia:

Martxoan edo apirilean eginen da. Orduko lan berri bati lotuak behar genuke. Baldin badituzue proposamenak egiteko ongi etorriak izanen dira.

Ateraldiak:

2016-ekoaren pentsatzen ari gare. Horri buruz hauxe errana izan da:

Bazkideentzat orai artekoaren gisako prezioa atxikiko dugu; dakizuen bezala, garraioaren parte bat elkarteak beregain hartzen du.

Bazkide ez direnek gostatzen den heinean ordainduko dute. Bixtan da segituko dugula gonbidapenaren hedatzen eta jendea utziko dugula bere hautuaren egiten: edo elkartekide bilakatu edo guri juntatu urtean behin, ateraldi horren karietara; bigarren kasuan ere plazerrekin hartuko ditugu, gorago aipatu prezioan beraz.

 

Onets itzazu, adixkide, bulegokideen agur beroenak.

                                                                                                                    Mixel Jorajuria.

P.S. Urte-saria ordaindu nahi dutenek igor dezatela 15€ ko txeke bat helbide huntara:

Beñat Soulé Haltzagaraia Haltzabea 64480 Uztaritze.