Archives mensuelles : décembre 2025

Durangoko azoka 2025

Azokara gan aintzin Gure Irratian:

Abadiñoko Beñat koordinatzaile nagusi

2025ean atera liburuak: ehunka!

Zoomatuz, bertzeen artean ageri gure bi berriak

Dominique Euskaltzaleen Biltzarraren liburuak zaintzen.

Gure parrean: Edurne Pasaban, 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emaztea

Piarres gure liburuen saltzen

« Ezin da gehiago luzatu » preso eta iheslarien aldeko lema. Unai iturriaga mintzo. Gero jendea kantuz aritu da Pette xiberotarrarekin.

Izan zen ere 30′ ko azokaren hestea eta elgarretatzea Palestinako genozidioaren kontra

Durangoko Andra Mari Basilikaren saihetsari lotu aterpe famatua.

Garaiko kapera

Durango Garai-tik

Murueta Landetxea Abadiñon, Landakotik hurbil.

Baztan 2025

Egun ederra Elizondon eta Bozaten

Uztailaren 22an, 48 lagun dira joan autobusez Baztanaldera, Euskaltzaleen Biltzarraren gonbidapenari ihardetsirik. Fernando Anbustegi (EH Bildu) Elizondoko auzapezak ongi etorri beroa egin die udaletxean, Batzar Nagusiko gela nasaian. Paretetan Baztango ibarreko armarriak eta Javier Ziga iruindar artistaren margolan airosak, eta gelaren bete 40 jartoki, Batzarraren bilkuretarako. Fernandok eta Iruritako Pello Iriarte historialariak esplikatu digute Baztango ibarraren funtzionamendu berezia.

Elizondo eta Bozateko argazkiak:

Baztango Batzar Nagusia

Amaiurtik Almandozera, 15 herri kokatzen dira Baztango eremuan. Elizondo da herri nagusia, 3.500 biztanlerekin. Auzapeza eta zinegotziak dauzka, lau urtetarik hautatuak. Beste herriek ere bakoitzak auzapeza eta zinegotziak dauzka, bi urtetarik hautatuak. Hauek haatik gauza arruntak kudeatzen dituzte. Zeren ibar osoko aferak, bereziki lurren erabilpenak (lurren %84ak ibarraren esku dira), Batzar Nagusiak ditu kudeatzen, Elizondoko auzapeza buru, beste auzapezak ere kide, bai eta ibarreko lau eskualde nagusietako ordezkariak eta mendi batzordetakoak. Eta badute zer egin. Bereziki garai honetan Lekarozko Aroztegiko proiektu mingarriarekin (hotel, golf eta 250 etxebizitza), oposiziokoak auzitara igorriak. Baztango Udala proiektu horren kontra da, mendi aldean den Erdizko meategi proiektuaren kontra ere den bezala. Nafar gobernuak baimenduak dituen egitasmoak, tokiko jendeen nahikariaren kontra. Korapilo gaitza!

Elizondoko karriketan

Pello Iriarte gidari, Elizondoko bi karrika ditugu bereziki begiztatu. Jaime Urrutia karrika: Arizkunenea kultur etxea (1740), arkupeak (denboran merkatu gunea), eta beste. Braulio Iriarte karrika: Antxitonea trinket-jatetxea, Mexikon aberastutako Braulio Iriarte okin eta garagardogilearen etxea, eta beste. Eta ere Elizondoko Santiago elizari behakoa, 1925ean eraikia, Foroetako Plazan zegoen eliza zaharra 1913ko uholde izigarriek andeaturik. Uholde horien goi marka seinalatua da hain zuzen Arizkuneneko paretan, 3 metro inguruko goratasunean.

Xabier Santxotena

Elizondoko Santxotena jatetxean, bazkari denboran kantuak dira alegeraki altxatu Mikel Erramuzpek gitarrarekin lagundurik. Xan Errotabeherek bere aldetik Bozateko Urtsua jauregiko harat-honatak dizkigu kontatu eta kantarazi (Urtsuako kanta). Bazkalondoan, Arizkunerako bidea dugu hartu, Bozate aldean dagoen Santxotena museo-parkea bisitatzeko, Juntxo gidari erne eta umoretsuarekin. Jorge Oteizaren dizipuluetarik den Xabier Santxotena agote ume eta artista handiaren zizelkadura harrigarrien ezagutza dugu egin, zurezkoak eta burdinezkoak nagusiki. Eta bideo baten bidez agoten historia zaigu komentatua izan, Bozate agoten auzoa izaki. Zinez gain gainetik merezi duen bisita.

Peio Jorajuriak Herrian egin artikulua

Euskaltzaleen Biltzarrekoak, Txokotoko zubian, Elizondon: