Archives de catégorie : Ongi etorri

Ormaiztegi 2026

1- Karlistadak laburzki eta klarki azalduak:

Jean-Clauden galdeak eta Mariaren erantzunak

1- Karlisten eta Liberalen arteko diferentzia?

2- Zer dira foruak?

3- Noiz galdu ziren foruak?

2- Bideoak

Ez dakitenentzat:

Pantaila handitzen ahal da behereko bi geziak klikatuz.

Hala beharrean bideoa geldi daiteke: bi marra xuriak klikatuz

1- Zumalakarregi : Ahal bezalako argazkiak.

2- Igartubeiti

3- Tren zubi_Larraitz-Gain_Altzo :

4- Muñagorriren bertsoak:

Peioren artikulua Herria kazetan:

Goierriko altxorrak

Duela bi aste Euskaltzaleen Biltzarrak Goierrira gidatu ditu bere kide eta lagun euskaltzaleak. 22 herri kokatzen dira Goierrin (Gipuzkoa), orotara 70.000ko bat biztanlerekin. Herri bakoitzak merezi luke bisita.

Ormaiztegin trenzubi eta museo

Hautu bat egin behar-eta, Ormaiztegi dugu lehenik bisitatu. Irizar autobusak ekoizten eta mundu zabalera saltzen dituen herria da. Baina badu beste altxorrik ere Ormaiztegik. Hala nola trenzubi (viaduc) famatua Alexandre Lavalley frantziar ingeniariak 1863an eraikia. Madril eta Irun juntatzen ditu trenbide horrek. 1936ko gerlan frankisten kontrako gudariek jauzarazi zuten, tropa faxisten aitzinamendua trabatzeko. Ber-eraikia izan zen haatik aski laster. Baina 1996az geroztik ez da gehiago erabiltzen segurtasun eskasagatik eta ondoan trenzubi modernoago bat eraiki da. Monumentu historiko ekarria da geroztik.

Ormaiztegiko bertze altxorra Zumalakarregi museoa da. Jeneral karlista bat zen Tomas Zumalakarregi (1788-1835). Museo horrek erakusketa oso aberatsa eskaintzen du karlismoaz eta karlistadetaz. Hemen ezin ditugu lerro bakar batzuez laburbildu erakusketan agertzen diren argitasun guziak. Irakurleei gomendatzen diegu harat joatea, gidari bikainak badira, hala nola guk ukan ditugun Maria eta Mikel. Erakusketa iraunkor horren ondoan, Maialen Lujanbio bertsolariaren “Soinu ak zeinu ak soinu” behin behineko erakusketa kurios bezain bereziari ere eman diogu behakoa. 

Ezkioko Igartubeiti baserri-dolarrea

Baserri-dolarre ikusgarria dauka Ezkiok. Gaur egun oraino sagarnoa ekoizten da hor. Mendigurentarren baserria zen eta hor sortuak dira Xabier eta Iñaki Mendiguren anaiak, idazle ezagunak. Gaur Gipuzkoako Foru Aldundia da jabe, baserriari bere betiko funtzioa atxikiarazten diona. Zurezko arkitektura harrigarria dauka baserriak, dena haritzez. Kristina gidariak argitasun anitz eta anitz eskaini dizkigu, zinez etxe horrek merezi baitu bisita sakona, nornahiri gomendatzen duguna, hain da zoragarria.

Altzoko Handia

Txindoki mendiaren pean den Abaltzisketako Larratz-Gain jatetxean ederki bazkaldurik, kantuek alegeratzen zutela giroa, Tolosaldean den Altzoko Migel Joakin Eleizegiri (1818-1861) egin diogu agurra. Altzoko Handia edo Altzoko Erraldoia deitua zen, 2,41m-ko handitasuna zuelako. Fama handiko gizona izan zen, nahiz beti gizon on, apal eta langilea gelditu den. 2017an, Jon Garañok eta Aitor Arregik egin zuten “Handia” filma, gizon horren omena lau haizetara zabaldu zuena. (ikus ere https://euskaltzaleenbiltzarra.eus/datu/?p=2803)

Berant etorri argazki bat:

Maria gidaria Bittor eta Mizel

Durangoko azoka 2025

Azokara gan aintzin Gure Irratian:

Abadiñoko Beñat koordinatzaile nagusi

2025ean atera liburuak: ehunka!

Zoomatuz, bertzeen artean ageri gure bi berriak

Dominique Euskaltzaleen Biltzarraren liburuak zaintzen.

Gure parrean: Edurne Pasaban, 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emaztea

Piarres gure liburuen saltzen

« Ezin da gehiago luzatu » preso eta iheslarien aldeko lema. Unai iturriaga mintzo. Gero jendea kantuz aritu da Pette xiberotarrarekin.

Izan zen ere 30′ ko azokaren hestea eta elgarretatzea Palestinako genozidioaren kontra

Durangoko Andra Mari Basilikaren saihetsari lotu aterpe famatua.

Garaiko kapera

Durango Garai-tik

Murueta Landetxea Abadiñon, Landakotik hurbil.

Baztan 2025

Egun ederra Elizondon eta Bozaten

Uztailaren 22an, 48 lagun dira joan autobusez Baztanaldera, Euskaltzaleen Biltzarraren gonbidapenari ihardetsirik. Fernando Anbustegi (EH Bildu) Elizondoko auzapezak ongi etorri beroa egin die udaletxean, Batzar Nagusiko gela nasaian. Paretetan Baztango ibarreko armarriak eta Javier Ziga iruindar artistaren margolan airosak, eta gelaren bete 40 jartoki, Batzarraren bilkuretarako. Fernandok eta Iruritako Pello Iriarte historialariak esplikatu digute Baztango ibarraren funtzionamendu berezia.

Elizondo eta Bozateko argazkiak:

Baztango Batzar Nagusia

Amaiurtik Almandozera, 15 herri kokatzen dira Baztango eremuan. Elizondo da herri nagusia, 3.500 biztanlerekin. Auzapeza eta zinegotziak dauzka, lau urtetarik hautatuak. Beste herriek ere bakoitzak auzapeza eta zinegotziak dauzka, bi urtetarik hautatuak. Hauek haatik gauza arruntak kudeatzen dituzte. Zeren ibar osoko aferak, bereziki lurren erabilpenak (lurren %84ak ibarraren esku dira), Batzar Nagusiak ditu kudeatzen, Elizondoko auzapeza buru, beste auzapezak ere kide, bai eta ibarreko lau eskualde nagusietako ordezkariak eta mendi batzordetakoak. Eta badute zer egin. Bereziki garai honetan Lekarozko Aroztegiko proiektu mingarriarekin (hotel, golf eta 250 etxebizitza), oposiziokoak auzitara igorriak. Baztango Udala proiektu horren kontra da, mendi aldean den Erdizko meategi proiektuaren kontra ere den bezala. Nafar gobernuak baimenduak dituen egitasmoak, tokiko jendeen nahikariaren kontra. Korapilo gaitza!

Elizondoko karriketan

Pello Iriarte gidari, Elizondoko bi karrika ditugu bereziki begiztatu. Jaime Urrutia karrika: Arizkunenea kultur etxea (1740), arkupeak (denboran merkatu gunea), eta beste. Braulio Iriarte karrika: Antxitonea trinket-jatetxea, Mexikon aberastutako Braulio Iriarte okin eta garagardogilearen etxea, eta beste. Eta ere Elizondoko Santiago elizari behakoa, 1925ean eraikia, Foroetako Plazan zegoen eliza zaharra 1913ko uholde izigarriek andeaturik. Uholde horien goi marka seinalatua da hain zuzen Arizkuneneko paretan, 3 metro inguruko goratasunean.

Xabier Santxotena

Elizondoko Santxotena jatetxean, bazkari denboran kantuak dira alegeraki altxatu Mikel Erramuzpek gitarrarekin lagundurik. Xan Errotabeherek bere aldetik Bozateko Urtsua jauregiko harat-honatak dizkigu kontatu eta kantarazi (Urtsuako kanta). Bazkalondoan, Arizkunerako bidea dugu hartu, Bozate aldean dagoen Santxotena museo-parkea bisitatzeko, Juntxo gidari erne eta umoretsuarekin. Jorge Oteizaren dizipuluetarik den Xabier Santxotena agote ume eta artista handiaren zizelkadura harrigarrien ezagutza dugu egin, zurezkoak eta burdinezkoak nagusiki. Eta bideo baten bidez agoten historia zaigu komentatua izan, Bozate agoten auzoa izaki. Zinez gain gainetik merezi duen bisita.

Peio Jorajuriak Herrian egin artikulua

Euskaltzaleen Biltzarrekoak, Txokotoko zubian, Elizondon:

Hazparne 24

Biltzar nagusia. Bisita. Bazkaria

Biltza nagusiko txostena hemen.

————————————————-

Huna egun hortako diaporamatxo bat.

Gainean klika handiarazteko. Geziekin aitzinatu.

Argazkien gaineko aldean xehetasunak.

Ateraldi kulturala Bilbora: 24/07/24

Egun zoragarria izan da. Biziki aberatsa. Esker beroenak Karmelo Xabier Panpi eta Guluri .

Argazkia ikusteko joan Harrera orrialdera. Ibilaldi zehatza eta testuentzat berdin.

Nahi baduzue segitu Arestiren iturritik edaten:

1- Huna hemen Karmelo LANDAren txostena- « Bilbon dabil Gabriel Aresti » bere ilustrazioekin:

2- Huna hemen Karmelok eta Xabierrek Bilbo hiriaren webgunean egin emankizunak. Hamasei modulo badira. Denak arras interesgarriak.