2023
————————————————————————————————————————–
Hemen beharrak aurkituko ditutzu:
Ateraldiak: hemen eta hemen
Argitalpenak: hemen
Omenaldiak: hemen
Artikuluak: hemen
—————————————————————————————————
Maiatzen bidean liburua Herriak aipagai 2016-eko abendoan:
___________________________________________________________________________2016 eko ateraldia Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburura
Ikus xehekiago ibilaldiak atalean. Klik
___________________________________________________________________________APIRILAREN 30eko Biltzar nagusiaren ondotik Herrian agertua
Euskaltzaleen Biltzarra: Bidarraiko elgarretaratzea
Apirilaren 30ean, Bidarrain bildu da Euskaltzaleen Biltzarra, Herriko Etxeak prestaturik gela muntto bat elkartearen biltzar nagusirako. Egia erran, elkarteko kideak ez dira metaka bildu, konkurrentzia gaitza baitzuten aratsalde hartan berean doi bat berantxeago Baionako antzokian iragan den bertsu saio handiarekin, Euskal Herriko bertsulari maisuak harat bildurik. Segur Bidarrain ziren euskaltzaleek ere nahiko zituztela bertsu horiek jastatu! Bainan aurtengoan hola iragan da.
Jean-Michel Anchordoqui Bidarraiko auzapezak eginik ongi-etorria, Mizel Jorajuria elkarteburuak kudeatu du biltzarra, iragan urteko ekitaldiak eta gerorako proiektuak aipatuz. Euskaltzaleen Biltzarraren ildo nagusia da liburu zenbaiten argitaratzea, euskaltzale batzuren omentzea eta Hegoalderateko uda orotako bidaia kulturalaren antolatzea. 2015ean, Daniel Landartek muntatu “Etxea eta etxekoak euskal literaturan” antologia du elkarteak plazaratu. Arrakasta handiko obra, lehen argitalpena aski laster agorturik, bigarren bat ere egin behar izan dela.
Aurten ere bada xede berririk, menturaz “Maiatzen bideetan” antologiaren plazaratzea, Lucien Etxezaharretak kudeatzen duen Maiatz aldizkariko testu adierazgarrienekin. Ondoko hilabetetan ikusi beharko proiektu hori nola gorpuztuko den.
Bertzalde, jaz Gasteizen ibili ondoan, aurten uztaileko ateraldia hurbilago suertatuko da: alabainan, hor dugu “Donostia 2016” besoak zabalik gure beha! Segur Gillermo Etxeberria elkartekideak zerbait pollit moldatuko daukula Gipuzkoako hiri nagusian, aurten Europako kultur hiriburu duguna ere.
Beñat Soulé diruzainak, bere aldetik, elkartearen konduen berri dauku artoski eman, ahalbide gutirekin aitzina jotzeko nahikari handia daukala Euskaltzaleen Biltzarrak.
Bilkuratik landa, tokiko Otxaldetarrak elkartearen laguntzarekin, ekitaldi pollit bat ere bazen antolatua “Etxea eta etxekoak” liburuaren inguruan, Daniel Landart, Pantxoa Carrere, Kattalin Sallaberry eta Pantxoa Etchegoinek moldatua. Grazia berezi batekin zauku liburua jastarazia izan, hor zirenak xarmaturik utziz, etorri ez diren guziek haatik damu luketela hori hutseginik.
-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-
Bidarrai
OTXALDETARRAK eta EUSKALTZALEEN BILTZARRA elkarteek antolatzen dute:
«Mintzaldia lau bozetan» kultura ekitaldia
APIRILAREN 30ean, larunbatarekin, 17:30etan,
Herriko Etxeko ARTETXEA gelan.
Etxea eta etxekoak liburuaz mintzatuko da: Daniel Landart.
Zatien irakurleak: Kattalin Sallaberry eta Pantxoa Etchegoin.
Bertsuen kantaria: Pantxoa Carrère.
Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak argitaratu duen « Etxea eta etxekoak euskal literaturan » liburuan Daniel Landartek hautatu 62 idazleren zatiak badira. Haien zenbait laburpen entzuten ahalko dituzue Bidarrain.
Idazle bakotxak, bere moldean, xehetasunak emaiten ditu bere sortetxeaz edo eraiki duenaz, bere familiako zorionak edo zorigaitzak deplauki aitortuz. Lekukotasun hunkigarri horiek euskal gizartea hobeki argitan ezartzen dute.
Zatiak ez dira batere berdinak, batak bestea osatzen balu bezala, eta etnografia aldetik ere badu interes handia.
Urririk da, 50 minutu irauten du: Ongi etorri deneri !
Bururatzean Otxaldetarrek trago bat eskainiko dute.
EUSKALTZALEEN BILTZARRA elkarteak bere Biltzar nagusia toki berean eginen du, 4 orenetan. Nahi baduzue parte hartu, gomit zirezte.
-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-
2015/09/24 eko bilkuraren bildumatik:
Konduak:
– EEP-ek onartu du gure projektuaren diruz laguntzea: 826€ argitalpen gastuentzat, 500€ animazio pedagogiko (gastuen %70etaraino) eta merkaturatze lanentzat (gastuen %60raino). Hori dena fakturetan oinarrituz.
-Elkartearen diru-kutxan 2075€ gelditzen da. Ez da aski inprimategia ordaintzeko (2405€) eta ondoko ekitaldien ordaintzeko.
-Liburua: heldu den asterako, urriko lehen egunetako, inprimatua izanen da. Prezioa: 14€. (214 orrialde 200 ale)
-Liburuaren aurkezteko eginen dira:
Prentsaurrekoak:
Bat Baionan, Kalostrapen (urriaren 21ean, asteazken goizez, 10:30),
Bertzea Donostian, Koldo Mitxelenan (25 liburu hartuko dituzte, 12 eurotan bakoitza).
Animazioak:
Daniel Landart aurkezle, Kattalin Salaberry eta Pantxoa Etchegoin irakurle, Pantxoa Carrère kantari.
Uztaritzen, Lapurdi gelan, azaroaren 5-ean.
Hazparnen, Ursuia kolegioan, azaroan zehar.
Hazparnen, abendoak 3, Euskararen Egunean, mediatekan
Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan,
Kanboko Xalbador ikastegian,
Donibane Lohizuneko Xantako ikastegian…
Donostian ere, San Sebastian eguna kari berdin.
Oharra: Animazio horientzat bide gastuentzat baizik (!?) izanen da diru laguntza.
– Biltzar nagusia: 2016ko otsail edo martxoan.
– Bazkidetzak edo Urte-sariak, 15€, orai berean behar litazke pagatu helbide huntara: Beñat Soulé Jauna, Haltzagaraia, rue Haltzabea karrika 64480 USTARITZ.