Mendia zen […] sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo leizeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko.
Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen sugar edo suge harra. Herensugea alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara.
Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du.
Bide berean egurasten da Mari, lurraren emankortasunaren irudia. Mendi horien inguruan egiten ziren erlijio paganoen ospakizun nagusiak, eta Eliza indartzen joan zen eran mendietako kultua kristautzen ahalegindu zen.
Aralarko elizaren oinarrian erromaniko eta arabiar kutsuko aztarnak baino lehenagokoak aurkitu dira.
Nafarroa “eremuka” zatitua dago. Haietako bat da “Larraun”, gu gauden eremua, Leitzaldean. Bertan dago Aralarko San Migel, Baraibar… Lurralde honek pertsonaia ospetsu asko eman ditu. Horien artean pilotariak, Ladis Galartza eta bere semea, idazleak, Nikolas Ormaetxea, ORIXE…
Mapa eta sailkapena hemendik hartuak:
edo
———————————————————————————————————-
Hemen idatzita dauden bertso, esaldi eta gainerakoak Orixe idazlearen liburuan agertzen dira, EUSKALDUNAK izenekoan. Ahozko literaturan, oso aberatsa da LARRAUN baila. Horietako batzuk agertzen dira hemen.