Historia

Euskaltzaleen Biltzarraren hastapenaz

2023ko Biltzar Nagusian Saran Jurgi Kintana mintzo.

Euskaltzaleen Biltzarra 1908 Kanbom

Lehen xedea: ortografia batu:

1- Guilbeau eta Zaldubiren metodo eskaxa

2- Sabino Aranagoiriren proposamena:

3- Azkueren ez adostasuna:

Azkue Lekeitio 1864_Bilbo 1951

4- Euskaltzaindiaren sortzea eta ortografia (JC Iribarrenen galdea):

Charrittonen liburuxka hau zatika agertzen da orrialde hunen behereko partean eta sahetseko bidalketetan. Eskerrak zuri Charritton Jauna.

Huna zati bat: Piarres CharrittoEBren historia laburra2n eta lagunak, Heletan, 2003/10/26an

Urrietako azken igande honetan, Etienne Salaberry zenaren mendeurrenak biltzen gaituelarik haren sorterrian, ez gaude oroitu gabe Heletako herri honetan berean Eskualzaleen Biltzarrak elgarretaratu zituela behinere egin zuen baino lagun gehiago, hots, 800 euskaldunez goiti, 1957ean iraileko egun eder batez:
Herriaren izenean ongi etorria egin zuena, Aintziburu jaun mera izan baldin bazen, eta ihardetsi ziona Eskualzaleen burulehena Louis Dassance Uztaritzeko jaun auzapeza, ez dugu zeren ahantz Etienne Salaberryk berak eman zuela mezako predikua : Irakurtzen baldin badugu gure Herriak orduan argitaratu zuen prediku hura, ikusiko dugu zer zen eta menturaz zer den gaur egun oraino Garrako apez zenaren mezua : Lehengoak ez ahantz ! Gerokoez oroit ! eta beraz, Eskualzaleen Biltzarra izan dadiela , Eskual Herriaren adarra!…. …..Ez da segur gutiz uztekoa, eta euskalzaleen esker onak hartze dituzte gutartean ditugun Michel Itzaina, Andde Luberriaga eta haien lankideek, baina hainbeste elkarte, erakunde eta talde ari direlarik, zein bere aldetik, hain aspaldian dirauen gure euskararen bataila irabazi beharrez eta etsaiari gaina ezin hartuz, ba ote da oraino euskalzaleen biltzarraren beharrik?

Gure azken Burulehenak bere kargua utzi duelarik Azkaingo herrikoetxean ginen lau lekukoren aitzinean ez dugu jakin zer ihardets galde horri, baina geroztik Hegoaldeko ta Iparraldeko beste bospasei lagunekin hitzarturik, aitortzen dugu Heletako egun hau antolatzea erabaki dugula Etienne Salaberry-ren mezuaz oroituz. Lehengoak ez ahantz! erran zuen Garrako apezak eta hona Euskalzaleen Biltzarraren historia laburra.
Erran zuen ere gure adiskide zenak Gerokoez oroit! hemen gaituzue beraz euskalzale multxo bat Euskal Herriaren adarra entzuteko eta entzunarazteko xede duena.
Hemen dituzue behin behineko burulehen anderea Edurne Epalza Hebrard, Buruorde GilIermo Etxeberria, Idazkari Piarres Aintziart eta Diruzain Roger Artzubi, Herria kazetaren eta Gipuzkoako Egan aldizkariaren eta Euskal Herriko Adiskideen lagun bat edo besteekin.
Guziek nahi genuke jakin, gaur hemendik aterako ote den ondoko egunetan euskararen laguntzeko prest dagoen elkarte sendo bat, aitzinekoen ildoari jarraikiz geroaren menturan. Nahi duenak eman beza bere izena!

Zaldubi, Azkue 1901

Campion… 1904…

Gerla aitzin: 1911-1914

Gerla ondotik 1919-1923

Etchepare 1923-1927

Dassance 1927-1959

Labéguerie 1960-1988

Luberriaga 1988-2001

Edurne Epalza 2003

Aintziart 2004-2013