Bi maitaleak


            1 – Gizon gazte bat karrikan badoa… Andere gazte bat kurutzatzen du.

Mutikoak irripar bat egiten dio…

Neskak ere irriño batez erantzun dio…

Gizon gaztea pixka bat herabe ausartu da. Hurbiltzen zaio andere gazteari.

  • Barkatu andere gaztea, Bainan iduri zait, zu, nonbait ikusia zaitudala !
  • Ez ez ez ! Ez dut uste !

Andere gazteak bi urrats egin eta gibelera itzultzen da. Gizon gazteari begietara begiratzen dio :

  • Barkatu, Jaun gaztea, iduri zait zure aurpegia ezagutzen dutala.
  • Ah ?

      2 – Hurbileko ostatu batera joaten dira. Kafe baten aintzinean, jakin nahi dute nonditk elgar ezagutzen duten. Neskak :

  • Ah bai. Lizeoan elgar ikusi gira. Orroitzen* naiz. ‘La dune du Pila-ra’ egin genuen bidaia bat. Zuk sekulako jauziak egiten zinituen, dunan, salto ikaragarriak, itzuli purdiak, airean itxulingoak…
  • Ez… Ez… gaizki zira. Sekulan ez naiz izan à ‘La dune du Pila’. Gu joan ginen « Futuroscope-era »
  • Ah bon !!

Mutikoak :

  • Eta bai zu kolegioan ezagutu zaitut ! Zu zinen eskolako bestetan zuk kantatzen zinuen eta pianoa jotzen zinuen. Iduri zinuen aingeru bat….
  • Ez ! Ez dut uste ! Ez dakit kantatzen. Ez dut sekulan pianorik hunkitu….

Porrot ikaragarria !!

      3 – Biziki gaizki pasatu da. bainan biharamunean berriz elkartu dira.

  • Nik Beatles musikariak biziki maite ditut !
  • Zein ongi nik ere bai. Beatles-ak Eta Bob Dylan eta the Rollingstones !
  • Nik ere oso maite ditut. Eta Brassens… Arrats guzia iragan dute kontu kontari…

Eta hameka ilabete berantago ezkondu dira…

Bizi luzea eman dute elgarrekin.  Elgar maitatuz. Haurrak… Etxea…Bilobak…Zahar-etxea.

            4 – Orain zahar etxeko sala handian. Gizon xahar bera badoa alde batera, oinak pixka bat herrestan. Andere xahar bera kurutzatzen du. Irripar bat egiten dio, adereak ere irripar bat egin dio. Jakinminarekin begiratzen dio batak besteari. Gizona, herabe, hurbiltzen zaio :

  • Barkatu anderea ! Bainan iduri zait jadanik nonbait ikusia zaitudala ?
  • Ez, ez ez ! Ez dut uste !
  • Niri ere gauza bera gertatzen zait. Iduri zait zure aurpegia  ezaguna dutala !
  • Ah ?

Bakoitzak besteari begietan begiratzen dio.

  • Ah badakit nondik ezagutzen zaitudan ! badakit. Nire ametsetarik ezagutzen zaitut.
  • Jakina andere maitea ! Bistan dena andere maitea ! Nik ere nire amets min-minetarik ezagutzen zaitut.  Prefosta !

*oroitzen