Zinez bazkari ona eskaini zuen Ladix Galartzak 30€tan.
Ladix Galartza istorio baten kontatzen:
« Panpi Ladutxe hortxe duzu telefonoakin ! »
Joateko Azkainera beraikin jokatzera !
-Ez ez nik ez det jokatu behar, utzita nago ni
-Bai nerekin jokatu behar duzu !
Bere omenaldian Azkainen.
-Ez ez utzita nagola ni !
-Ez hikin jokatu behar diat, harek.
Azkenean konbentzittu
-Bai e? Etzen asko beharrik…
-Utzita nengoen.
Goizeko eguerdiko 12tan partida, frontoia beteta. 8 ta 7 galtzen ta
Txapelketa nagusiko bertze pilotari puntakoen kontra
8 ta 7 galtzen ta Pampik, zart! Gantxo bat sartu zun ta 8ña!
Bale (besoak altxatuz eta gurutzatuz, bukatua zelako keinua eginez)
Ni pozik !
8ña ta bale!
Hortan geldi.
-Zenbat txapela irabazi dituk? 2?
-Ta 5 galdu! 7 finala jokatu nian Retegiren kontra denak.
Harek jokatzen zian. Gauz bat zian harek….
… -On… dizuela
Kantu frango eman zen plazer handiz. Haizeak ereman zituen Ireber aldera edo Aralar gainera. Bat salbatu dugu. Gillermorena:
Orixe-ren mezu ederra Gillermoren ahotik.
ZATOZKIDA, GOI-ARNAS.
EIZU NEREKIN LAN,
ERRI BATEN ARNASA.
MAMITU DEZADAN.
GEROAK ESAN BEZA:
ERRI BAT IZAN ZAN;
EDO-TA ATS EMAIOGUN.
ONTAN IRAUN DEZAN.
Euskaldunak Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
Liburu beretik:
«Jondoni Mikel,
aiza ezazu illuna,
Jainko-begiak
ekar zaigun eguna;
arekin aituna,
arekin amuna,
pozez jauzi bitez
diteño osasuna.
Neska, mutil, ume,
senar emazte,
alor, mendi, zelai,
beor, arkazte,
pozaren zirrara
barnean bezate;
naigabe, nekeak,
zokora zaitezte».
Pestaburu / Prestamenak
(Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1988-1961)
Itzuli lehen orrira hemen klikatuz