Santutegiko kondaira:
Gillermok hain polliki kontatua
edo santutegi sartzean irudikatua:
Bisita hurrunago segituz:
Jose Maria Satrustegiren iritzia:
Mendia zen […] sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo leizeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko.
Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen sugar edo suge harra. Herensugea alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara.
Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du.
Bide berean egurasten da Mari, lurraren emankortasunaren irudia. Mendi horien inguruan egiten ziren erlijio paganoen ospakizun nagusiak, eta Eliza indartzen joan zen eran mendietako kultua kristautzen ahalegindu zen.
Aralarko elizaren oinarrian erromaniko eta arabiar kutsuko aztarnak baino lehenagokoak aurkitu dira.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Done_Mikel_Aralarkoaren_santutegia
———————————————————————————————–
Gillermo Etxeberria Ugalderen xehetasunak:
Nafarroa “eremuka” zatitua dago. Haietako bat da “Larraun”, gu gauden eremua, Leitzaldean. Bertan dago Aralarko San Migel, Baraibar… Lurralde honek pertsonaia ospetsu asko eman ditu. Horien artean pilotariak, Ladis Galartza eta bere semea, idazleak, Nikolas Ormaetxea, ORIXE…
Mapa eta sailkapena hemendik hartuak:
edo
———————————————————————————————————-
Hemen idatzita dauden bertso, esaldi eta gainerakoak Orixe idazlearen liburuan agertzen dira, EUSKALDUNAK izenekoan. Ahozko literaturan, oso aberatsa da LARRAUN baila. Horietako batzuk agertzen dira hemen.
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»-ren Artazuriketa liburutik:
LECTIO EPISTOLAE LARRAUN’GO:
Aldatz, ipurdi-latz.
Etxarri, lepoa bete zintzarri.
Lekunberri, zakur-erri.
Uitzi, ez arto ta ez zitzi.
Gorriti, ardoa darik begiti, ardan-zopa sudurreti, biba Gorriti!
Azpirotz, elurra danean, aize otz; eguzkia danean bero, azpiroztarra beti ero.
Lezeta, sardin-zarra erreta.
Albisu, sasi-ardi betizu.
Errazkin, deabru kazkin.
Baraibar, laiñoa bar-bar.
Iribes, geos eta bees.
Alli, erre ta kiskailli.
Mugiro, ez da an beti giro.
Arruitz, gezur-itz.
Astiz, ogi gutxi ta aur agitz.
Odorritz; ez esne ta ez oritz.
Madotz, ez saski ta ez agotz.
———————————————-
LECTIO EPISTOLAE UITZI’KO:
Zelatari, Txonkoeneko.
Pitxera Moxkolo, Joanteneko.
Mokordo polit, Buztineko.
Alkia bai ta ipurdirik ez, Joandineko.
Serbilleta zikin, Aizarreneko.
Mauka txar, Garatxoneko.
Krisaillu-mutur-zikin, Etxeberriko.
Ankamei lokaio, purrustari soraio, Loiteteko.
Dragon aundia, Txurdaneko.
Oskilla tente, Baztarrikako.
Artopil zabal, Errekaldeko.
Izbeste, loiez gaztanbera, Apezeneko.
Atorra lepo-zikin, Munoko.
Gazura berde, Perutxeneko.
Eztela-badela, Garazineko.
Illargi-zabal, Marieneko.
Tirrit, Etxetxikiko.
Tarrat, Etxeaundiko.
Zakurra bai ta ardirik ez, Legarreko.
Zatazar, Mikeleneko.
Asi ta pirris-purrust, Ubillosko.
Ezkilla jotzaille burutxuri, Joaneteko.
Labea bai ta ogirik ez, Goikoetxeko.
Andre gona-gorri, Martipereneko.
Andre gerri-eder, Otsanbelako.
________________________________________
Herriz herri nolakoak diren:
«Mami-jaleak dira Errazkingoak.
Zapata orpo-makurrak, Albisukoak.
Gazurontzi zikiñak, Baraibarkoak.
Sardiña-jantzaleak, Iribaskoak.
Saskigille-kumeak dira Allikoak.
Baba-txior-jaleak dira Aztizkoak.
Beti enbotto dira Oderizkoak.
Gona nabartxoakin or Madozkoak.
Neskatxa beltxeranak or Mugirokoak.
Oei dagozkienak or Arruitzkoak.
Galtza-gorriak dira Aldazkoak.
Gona petral-luzeak, Etxarrikoak.
Neskatxa luzituak, Lekunberrikoak.
Titi-aundiak dira Uitzikoak.
Beti amorez daude Gorritikoak.
Beti-alargun dira Azpirozkoak.
Lezaetan dago kaxkail-erria.
Antxen akabatzen da kanta guzia».
—————————————————————
Agertzen dira ere Euskaldunak liburu hortan Kantu ezagun batzu. Hala nola:
-Ardo gorri Naparra
-Ni hiltzen naizen egunean