{"id":987,"date":"2020-04-01T12:35:04","date_gmt":"2020-04-01T12:35:04","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=987"},"modified":"2020-04-03T08:14:39","modified_gmt":"2020-04-03T08:14:39","slug":"artzaina-eta-iguzkia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=987","title":{"rendered":"Artzaina eta Iguzkia"},"content":{"rendered":"\n<p>Artzain hau gaztea zen, maliziarik gabekoa : bihotzez arin, gorputzez sendo, gogoz alegera. Etxeko ogi onez hazia, mendiko haize hotzak eta ur freskoak eta lanak hezia. <\/p>\n\n\n\n<p>Akats\nbakar&nbsp;bat&nbsp;zaukan&nbsp;: mendiko bizia gustatzen zitzaiola, bakardadea\nez zitzaiola biziki axola.&nbsp; \u00ab&nbsp;Oi,\nmendian, zer bakia&nbsp;!&nbsp;\u00bb.&nbsp;\nHorrengatik ez zen usu menditik herrira jausten. Igandetan, nehoiz ez\nzen elizan agertzen ere salbu Besta Berriz. Apezak pixka bat aiher zuen.\nJendeek ere zioten basatia zela&nbsp;: zoazi zu jakitera alfer hura zer hartzen\nzen gain hartan&nbsp;!<\/p>\n\n\n\n<p>Egun\nbatez mutila menditik jautsi zen zerbait janariren erostera. Justu apezarekin\nbatean gertatu zen saltegian sartzen. Apezak mehatxuz erhi bat altxatu zion\nsudur-perat. <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Hi infernuko\nihizia&nbsp;! Kasu emak, Gaineko Haundi hark ikusten hau&nbsp;gero, nik ez\nbahaut ez Bazkoz ez Eguberriz ikusten ere. Bekatu duk pagano bat bezala\nbizitzea&nbsp;! Ahalge behar huke izan&nbsp;!<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Zer&nbsp;?\nNik ez dut ez Gaineko Haundi haren beldurrik. Ni, mendian, zerutik hurbil bizi\nnaiz&nbsp;! <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Jainkoaz ari\nnauk, tontoa&nbsp;! Ez duka Jainkoaren beldurrik&nbsp;? <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Ez&nbsp;!\nBatere&nbsp;! Zergaitik&nbsp;beldur ? <\/p>\n\n\n\n<p>Ez zen\ndeus egitekorik mutikoak nahi zuena egiten zuen, nahi zuena pentsatzen, bere\ngostuz bizi zen, mendian bezala denetan. <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Zu ez zirea ontsa bizi, jaun erretora ? Oldartu zen apezari galdatzera.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Oh apezgoa\nzaila duk&nbsp;! Hi bezalako ardi galdu batzuen gatik ainitz bihotzeko min\nsofritzen diat. Nahi nikek denak Jainkoarekin bakean bizi zaitezten&nbsp;! <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Zer egiten\nahal nuke zuretzat&nbsp;! <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211;\nEnetzat&nbsp;? Deus&nbsp;! Behar baduk zerbait baliosa egin, to, haugi sarri\nkofesatzera, elizara. Siestaren ondotik, hiruak irian.&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p>Artzain gaztea elizan zen tenoreko. Sartu zelarik xoratua zen : eliza ilunbean ixilik, aire freskoa, ezko usaina\u2026 Eta berinateetarik iguzki argi bizi eder bat sartzen zen. Errautsa airean dantzan emaiten zuen, mila kolore. Mutila ahoa zabalik begira \u2026<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ha, hemen haiz&nbsp;! <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Boz ozen batek\nbapatez ametsetarik harrotu zuen. Apeza zen brauki sartzen elizan.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Belaunika hadi eta biek erranen diagu\n\u00ab&nbsp;Gure aita&nbsp;!&nbsp;\u00bb<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Artzaina hor\nzagon, besoak dilindan. <\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ba\u2026 Bainan nik ez dakit \u00ab&nbsp;Gure\nAita&nbsp;\u00bb<\/li><li>Errak, hi, nolako girixtinoa haiz&nbsp;? Ez\nhaiza katiximan egundaino ibilia&nbsp;?&nbsp;&nbsp;&nbsp;\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Apeza haserrez\nezin egonarekin&nbsp;: <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Ez duka\nsekulan otoitzik egiten&nbsp;?<\/p>\n\n\n\n<p>&#8211;\nOtoitzik&nbsp;? Bai eta nola&nbsp;! Goizetan, etxolatik ateratzean, agur\nerraten diot egunari eta milesker Jainkoari egun berriaren gatik. Bizpahiru\njauzi eta itzulipurdi batzu egiten dizkiot iguzkiari esker onez, denbora ederra\ndelarik. Edo kantu bat edo bi euriari, denbora txarra delarik. Uste dut gustatzen\nzaiotela. <\/p>\n\n\n\n<p>&#8211; Jainkoa,\niguzkia, euria, denak nahasten dituk. Hi, deabruaren seme&nbsp;! Haugi\nberehala. Pausa ezak hire ardi larru usaindu zikin hori, hor, alki baten\ngainean eta sar hadi kofesategian.&nbsp;&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p>Ardi larru zikina kendu eta ez jakin nun pausatu, hurbildu zitzaion iguzki izpiari eta polliki\u00f1o iguzki izpiaren gainetik dilindan eman zuen, bihotz xokoan otoitz ttipi bat eginez \u00ab Argi maitea, atxikadazu larru hau ixtant bat. \u00bb eta soinekoa argi izpitik dilingo egon zen. Apeza mututua, so\u2026 Zu, irakurle, ez pentsa mirakulu bat zenik. Ez ! Justu Jainkoaren eta gaztearen arteko arra\u00f1amendu sinple bat zen; bi adiskidereren artean egiten den horietakoa, besterik ez.&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"><em>Johanes Bordazahar\ufeff<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artzain hau gaztea zen, maliziarik gabekoa : bihotzez arin, gorputzez sendo, gogoz alegera. Etxeko ogi onez hazia, mendiko haize hotzak eta ur freskoak eta lanak hezia. Akats bakar&nbsp;bat&nbsp;zaukan&nbsp;: mendiko bizia gustatzen zitzaiola, bakardadea ez zitzaiola biziki axola.&nbsp; \u00ab&nbsp;Oi, mendian, zer bakia&nbsp;!&nbsp;\u00bb.&nbsp; Horrengatik ez zen usu menditik herrira jausten. Igandetan, nehoiz ez zen elizan agertzen ere &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=987\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Artzaina eta Iguzkia<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-987","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/987","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=987"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/987\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1029,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/987\/revisions\/1029"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=987"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=987"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=987"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}