{"id":981,"date":"2020-03-28T06:18:40","date_gmt":"2020-03-28T06:18:40","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=981"},"modified":"2020-04-26T12:44:45","modified_gmt":"2020-04-26T12:44:45","slug":"ametsak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=981","title":{"rendered":"Ametsak"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: right;\"><em>Baratze bat nahi deiz\u00fct egin<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><em>Amets segeret\u00fcenekilan\u2026<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\">Pier Paul Ber\u00e7aitz<\/p>\n<p style=\"text-align: left;\">&nbsp;Etxe gibelean, haritz handiaren azpian, sei urteko haurra ari da jostetan : \u00ab Belen belen, bee\u2026\u00bb ezkurrak ardiak ditu. Bapatean entzuten du aitaren trakturra burrunban. &nbsp;Haurra, zurezko trakturra eskuan, lurrean, alorraren iraultzen ari da. Horra bidea, enzilaia meta. \u2026 Gelditu eta hasi da ametsetan : \u00ab Ah aita banintz ! Trakturraren gainean munduko erregea ninteke ! Jaun ta jabe ! Nolako lanak, zein ongi eta laster eginak ! Azkarra eta errespetatua izanen naiz herrian\u2026. ! \u00bb<\/p>\n<p>Haurrak ez dakiena da etxea ere ari dela ametsetan, mendi hegian. \u00ab&nbsp;Nahiko nuke ehun solairuko&nbsp; &nbsp;bizitegia izan. Zein maiteko nukeen ene burua ikustea hiri handi baten erdian zut eta zabal, igogailuekin, dena berina, kaskoan antena-haga oihana. Gauaz argiz dirdiran. \u2026 Ha&nbsp;! &nbsp;Bizitegi dorre bat banintz&nbsp;etxe xoil galdu bat izaiteko orde ?<\/p>\n<p>Hala hala, ibar zolan&nbsp;; herrixka bera ari da ametsetan. \u00ab&nbsp;Iri handi bat banintz&nbsp;?! Etorbide zabal eta luzeekin, hiper-merkatuekin. Bankuak, zinemak, areto handiak, kirol zelaiak, geltokiak, aireportuak, alde guzietan. Mota guzietako jendeak trumilka aferetan harat-hunat.&nbsp;Bizia pilpilean. Bazterrak hilak dira hemen.\u00bb<\/p>\n<p>Herrixka aberri ttiki batean kokatua baita, hau &nbsp;ere ametsetan dago: \u00ab Ah munduko hamabi estadu handienetarik banintz. Zabala, aberatsa, poderetsua, muga finkoekin. Armada handi batekin, herritarrak defendatzeko. Auzoko nazioak beldurrez atxikiko nituzke.\u00bb<\/p>\n<p>Aberria bezala, gure planeta ere ari da ametsetan. \u00ab&nbsp;Iguzkia banintz&nbsp;! Planetak ene inguruan itzuli mitzuli meneko nituzke. Denen indar, denen argi nintzateke&nbsp;!&nbsp;\u00bb<\/p>\n<p>Bainan ez haurrak, ez etxeak, ez herrixkak, ez aberriak, ez eta ere planetak uste ez dutena da&nbsp;: iguzkiak ere bere ametsa badaukala&nbsp;:&nbsp;\u00ab&nbsp;Lur planeta banintz mila kolorez jantzia, soinu eta usain ugarikoa&nbsp;; mendi, itsaso, zelai, ibaiekin, hain desberdinak, hain aberatsak. Biziz gaindika, oi lur urdin maitagarria&nbsp;!&nbsp;\u00bb<\/p>\n<p>Estadu handia ere ari da ametsetan. \u00ab Ah &nbsp;aberri ttipi bat banintz ? Armadarik gabe, zergarik gabe, legedi konplikaturik gabe, presondegirik gabe, zaintzeko mugarik gabe. Hots, buru hausterik gabe \u2026 \u00bb<\/p>\n<p>Hiri handia, estadua bezala, gogoetetan dago. \u00ab Oxala ! Herrixka bat banintz ? Zer bakea ! Zer goxotasuna. Zer bizi lasaia. Auzoen harat hunat baketsuekin, haien solas&nbsp; zuhur eztiekin\u2026 Xoriak eta arbolak ixkin guzietan, loreen eta animalien erdian\u2026Eta zenbat grazia ttipi zoko moko guzietan ! \u00bb<\/p>\n<p>Hiriko &nbsp;ehun &nbsp;solairuko bizitegia, burua lanoetan galdua arida bere baitan&nbsp;: \u00ab&nbsp;Nahiago nuke etxe ttikpi bat izan. Zer joia&nbsp;! Mendi hegian irriz, leiho gorriekin, erridauak berinetan&nbsp;; lore baratze batez inguratua, \u2026.&nbsp;\u00bb<\/p>\n<p>Aitak, trakturraren gainetik. haurra ikusi du haritz handiaren azpian josteta \u2026&nbsp; \u00ab Ah &nbsp;&nbsp;haurra banintz, kezkarik gabe ; duda mudarik, zorrik gabe, konfiantza osoan\u2026 Gure haurrak balaki zenbat eta zenbat lan, kezka eta gataska behar den bizitzeko ! Jakin gabe gure lanak zerbait balio duenetz ere. \u00bb<\/p>\n<p>Etxe gibelean sei urteko haurra ari da ezkurrekin ardika : \u00ab Belen, belen. Bee bee ! \u2026 &nbsp;\u201cAh aita banintz ! Trakturraren gainean munduko erregea nintzateke ! Jaun ta jabe \u2026 \u00bb &nbsp;Hola doaz ametsak eta asmoak gure munduan: itzuli-mitzuli. Zerri gosetiak ezkurra amets!<\/p>\n<p>Haurtzaroko ainitz amets gogoan dauzkagu oraino. Bakoitzak bereak edo elgarrekin ditugunak, aberri oso batenak. Gehienak bete ez ditugunak, batzu ez beteko ere. Bainan amets guzietan baliosena, ederretan ederrena&nbsp;: haurrarena.&nbsp; Ametsarekin geroaren eraikitzen hasia baita. Gu, gaurko bizikoak gira. Haurra jadanik biharko etxean bizi da. Eskuetan daukan ezkurra bezala&nbsp;: &nbsp;hor baitago lo haritz handi ikaragarri baten ernamuina.<\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><em>Johanes Bordazahar<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Baratze bat nahi deiz\u00fct egin Amets segeret\u00fcenekilan\u2026 Pier Paul Ber\u00e7aitz &nbsp;Etxe gibelean, haritz handiaren azpian, sei urteko haurra ari da jostetan : \u00ab Belen belen, bee\u2026\u00bb ezkurrak ardiak ditu. Bapatean entzuten du aitaren trakturra burrunban. &nbsp;Haurra, zurezko trakturra eskuan, lurrean, alorraren iraultzen ari da. Horra bidea, enzilaia meta. \u2026 Gelditu eta hasi da ametsetan : &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=981\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Ametsak<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15,1],"tags":[],"class_list":["post-981","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak","category-non-classe"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/981","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=981"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/981\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1093,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/981\/revisions\/1093"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=981"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=981"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=981"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}