{"id":975,"date":"2020-03-29T06:11:59","date_gmt":"2020-03-29T06:11:59","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=975"},"modified":"2020-04-02T16:11:18","modified_gmt":"2020-04-02T16:11:18","slug":"amets-tematiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=975","title":{"rendered":"Amets tematiak"},"content":{"rendered":"\n<p> Gizon hau ez da ez pobrea ez aberatsa. Ardi eta behiekin, herritar  guziak bezala, laborantza lanetik bizi da. Bakean bizi, emazte eta hiru  haurrekin. Etxea&nbsp; hantxe du Baztango mendi hegi hartan, borda bat  gibelean, bi iratze meta aldamenean eta &nbsp;leizar handia etxaitzineko  korralean <\/p>\n\n\n\n<p>Udan, bazkal ondoan, &nbsp;leizarraren itzalean egiten du loaldia. Burua erro sendoaren gainean pausaturik.<\/p>\n\n\n\n<p>Badu orain egunak eta egunak, siesta denboran,\nbehin eta berriz, amets ber-bera heldu zaiola&#8230; Amets tematsu iraunkorra. <\/p>\n\n\n\n<p>Halako batez, gogoa\nlibratzen dio emazteari. <\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Ene ametsean ikusten dut hiri zabala, famatua. Bi katedral baditu. Zubi\u00a0 ederrenaren azpian, zoko-zokoan, sekulako fortuna dago gorderik, ene beha. Loalditik triste iratzartzen nauzu. Alabaina, holako ametsetarik \u00a0ateratzea ez da goxo gero!\u201d\u00a0 <\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ustegabean, emazteak&nbsp; serioski hartu du.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Holako amets tematsu egonkor baten gibelean egia zerbait badukezu. Hiri\nhandia bi katedraleekin, Salamanka duzu hain segur. Zoaz. Proba ezazu. Zure\nitzulia egiteko denboran etxea gure artean atxikiko dugu<\/em>.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Joan da gizona, San\nMartine egunean. Bidea luze eta dorpe gertatu zaio. Atzerri otserri. Gorriak pairaturik,\nazkenean, &nbsp;goiz eder batez, heldu da\nSalamankara. Heldu bezain laster, zubi guziak begiztatu ditu. Atseginekin\nezagutu du ametsetako hura. <\/p>\n\n\n\n<p>Zoritxarrez, bohame familiek okupatua dute. Bazterrak ezin mia. Halere, badaki norbaitek, zerbaitek, nolazpait adieraziko diola nun dagon delako \u201caltxorra\u201d&#8230; Alferrik. Seinalerik ez. Iluntzean, behar bada lokartzearekin ametsa berriz etorriko zaiolakoan, zubi ixkin batean korobilkatzen da lo egiteko. Ametsik ez zaio jin. Gaueko loa ere motza izan zaio. Ipurdian bi ostiko finek iratzarri dute tupustean. Hor du, aitzinean, polizia ofizierra :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Aika ! Arlote, eskale alferra !<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Eskuburdinekin loturik eraman dute komisaldegira. Presoen arteko joka partida \u00a0baten gaitik, gure gizona berehala epaileari presentatu diote. <\/p>\n\n\n\n<p>Epailea ez da guti harritu ikustearekin gure\ngizonak bizi&nbsp; ezin \u201cnormalagoa\u201d deramala:\nlana, etxaldea, emaztea, haurrak baditu. Gizon xaloa, maleziarik gabekoa.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Zertarako debru etorri zira honara ?<\/em><\/li><li><em>Amets iraunkor baten gaitik ! <\/em>Eta kondatu\ndizkio : siesta, ametsa, zubia,&nbsp; fortuna,\nxehetasun guziekin.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Epailea irriz lehertua :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Ametsetako lukainka!&#8230; Zigor on bat merezi zinuke zure ergelkeriarentzat. Horiek guziak xakur-ametsak dituzu !\u00a0 Bazinaki ? Niri ere amets bat etortzen zait, beti bera. Etxea\u00a0 hantxe da mendi hegian, borda bat gibelean, bi iratze meta bazterrean. Ametsaren arabera etxe aitzineko leizarraren erroaren azpian bada ikaragarriko altxorra, kutxa baten barnean ! Huskeriak horiek! Usteak ustelak ditugu!<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Gizonak jaun epaileari bostekoa emanik, kuxian\netxeko bidea hartu du. Esperantza hain du handia non bideak berak gure gizona airez-aire\neraman baitu. Etxeratzekoan, nehor. Hainbat hobe. Hartu palaharra eta erroaren\nazpitik atera du&#8230; delako altxorra, uste baino ederragokoa ! <\/p>\n\n\n\n<p>Ixtorioak deus ez derasa, gizonak zer erran zion\nemazteari, ez eta nola banatu zuen altxorra. Baina beste mezu ixilen artetik hau\ndio : maiz guretik urrundu behar dugula; urrun hartarik ohartzen girelako nolako\naberastasuna daukagun bai gure baitan, bai gure etxean bertan. &nbsp;Zutan daukazun egiazko altxorra &nbsp;hoberenarentzat balioko zaizulako asmoarekin :\nurte berri on !<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"><em>Johanes Bordazahar<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gizon hau ez da ez pobrea ez aberatsa. Ardi eta behiekin, herritar guziak bezala, laborantza lanetik bizi da. Bakean bizi, emazte eta hiru haurrekin. Etxea&nbsp; hantxe du Baztango mendi hegi hartan, borda bat gibelean, bi iratze meta aldamenean eta &nbsp;leizar handia etxaitzineko korralean Udan, bazkal ondoan, &nbsp;leizarraren itzalean egiten du loaldia. Burua erro sendoaren gainean &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=975\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Amets tematiak<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-975","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/975","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=975"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/975\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1014,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/975\/revisions\/1014"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=975"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=975"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=975"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}