{"id":1111,"date":"2020-05-04T05:27:04","date_gmt":"2020-05-04T05:27:04","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1111"},"modified":"2020-05-04T05:27:04","modified_gmt":"2020-05-04T05:27:04","slug":"sarha","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1111","title":{"rendered":"Sarha"},"content":{"rendered":"\n<p>Etorri\nzen goizen arteko goiza. Aita alabaren ohe kanttoinean jarri\nzitzaion. Eskua amultsuki hartu zion. Ordukotz, <em>Sarhak<\/em>, alaba\ngazteak, bazakien haurtzarotik emaztetasunera heldua zela. \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Sarha<\/em>, ene alaba\n\tmaitea, ordu da printze gazte eder batekin ezkont zaitezen. Ene\n\tondorengoa ikus dezadan. Jainkoari esker, haurrak, dotzenan hamahiru\n\tizan ditzazuen. Hautatu dizut printze gazte bat gorputzez eta\n\tizpirituz  sendoa&#8230; Bihozduna.\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><em>Sarha<\/em>ri aurpegia,\nhaserrez, sumindu zitzaion. Burua apaldu zuen, aitak ez zezan ikus.\nAspaldi aitatxiri entzun hitz batzu etorri zitzaizkion gogora,. \n\u00ab&nbsp;Izan zaitez zure bizi propioaren Sultantsa&nbsp;! Maitasuna\nizan dadila zure hats eta urrats, zure ogi eta edrai, zure palazio\neta zure baratze\u201d. &nbsp;Aski kopeta izan zuen aitari oldartzeko:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ez&nbsp;! Aita&nbsp;!\n\tZuk hautatu dautazuna  ez da nik maite dudana&nbsp;! Maite dudan\n\thura urrun da orazino. Ez dakit non bizi den ere. Bainan badakit\n\tegun batez segur etorriko zaidala. \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Hitz hauek aitari zauri bizi\nbat ideki zioten.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Aita, orain, utz nezazu,\n\tnihauren etxea eraikitzen. Etxerik gabe ene biziak ez luke bideko\n\terrautsa ere balio.\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Goiz\nbatez, artilezko kapa luze urdin batean inguratua,  mendiko xendretan\nzehar  menturatu zen Sarha. Egunak eta gauak, oihanak eta mendiak\nzeharkatu ondoan gelditu zen, \n<\/p>\n\n\n\n<p>itsas bazterreko haize leku\nlehor batean. Senditu zuen hemen izanen zela bere munduaren erdi\ngunea. Ttattola bat eraiki ere zuen harriz, adarrez eta itsasoak bota\nohol zaharrez. Segurtatu zuen ttattolako atea ongi hesten zela. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Ordutik\nberria haizea bezain laster hedatu zen :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Sarha<\/em> printsesa\n\tmendien haraindira, joan da. Han dago, itsas bazter batean,  bere\n\tmaitalearen haiduru! \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Etorri zitzaizkion. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Haraino\nmentura zen lehena zaldizko trebe bat izan zen. Burua zut, ezpata\ngerrian,  atean jo zuen. Barnetik neskak: \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Nor da hor&nbsp;?\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Bihotza estu eta larri\ngerlariak&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ni nauzu, <em>Hasan<\/em>&nbsp;!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ixil une luze bat izan zen\u2026\nAte zirrikitutik <em>Sarhak<\/em> xuxurlatzen zion&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Barkatu <em>Hasan<\/em>&nbsp;!\n\tEz da aski toki, ttattola honetan,  zuretzat eta enetzat. &nbsp;:\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Gizona zaldi gainera igan eta\njin bezala joan zen. <em>Sarhak<\/em> berehala hari xuriz brodatu zuen\n\u00ab&nbsp;Hasan&nbsp;\u00bb izena bere kapa urdinean. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Gau haizetsu batez, beste\ngazte lerden bat menturatu zen itsas-untziz.&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Nor dator&nbsp;?\n\t<\/li><li>Ni nauzu, <em>Ali<\/em>&nbsp;!\n\tErantzun zion itsas-gizonak ozen. \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Haize zirrimolan entzun zuen\nbarnetik&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Ali ,<\/em> zure eta\n\tene artean bat sobera da ttattola hontan bizitzeko. Haizeak lagun\n\tzaitzala  berriz etxera. \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Berehala hari xuriz brodatu\nzuen \u00ab&nbsp;<em>Ali<\/em>&nbsp;\u00bb izena.<\/p>\n\n\n\n<p>Hameka ilargi berri izan\nziren eta beste hainbeste gizon etorri zitzaizkion printze, gerlari,\neskale, ebasle&#8230;. Izen guziak hari xuriz brodatu zituen soineko\nurdinean.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>Hamabigarren\nilargian, <em>Moktar<\/em> delako batek, oinez jina, eskuak hutsik,\nhatsa sendo, bi begiak izar, ttattolako atean jo zuen. \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Nor zaitut zu&nbsp;? \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ixil une luze bat izan zen. \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Nor ziren erradazu&nbsp;!\n\t\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Haizea intzirika bazabilan \u2026<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Galdatu dautzut nor\n\tziren&nbsp;!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><em>Moktar<\/em> atetik hurbildu\nzen eta taula artekatik xuxurlatu zion&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Zu nauzu&nbsp;! Zu  eta\n\tni biak bat gaituzu&nbsp;!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Atea ideki zen. Ilunbean,\ngizon gazteak emazteki zahar bat ikusi zuen. Aurpegia hits, ileak\ngris, larrua ximur, gorputza hezur eta larru, soineko urdin lodi\nbatean borobilkatua; bainan begiak argi eta ezti. Sorbalda gainean,\nhari xuriz brodatua ikusi zuen  \u00ab&nbsp;Hasan&nbsp;\u00bb izena \u2026 Pirua\npunttatik tiratu eta izena desegin zen. Haria atetik kanpo, gaueko\nhaizeari bota zion. Beste bat \u00abAli&nbsp;\u00bb, desegin zuen, hura ere\ngaueko haizeari eman. Izen brodatu bat kentzen zuen aldi oro, <em>Sarha<\/em>ri\naurpegiko zimurdura bat joaten zitzaion. Kapako izenak oro kendu\nzituenean, emaztearen aurpegiak gaztaroko, leun eta dirdira bera\nzaukan. Udaberriaren gordin gozo bera senditu zuten biek beren\nbaitan.\u2026Biak bat orain, eskuz esku, etxerako bide luzea hartu\nzuten&#8230; Haizeak haien herrestoak aspalditik ezabatuak ditu&#8230; Nola\nzendu  direla ez dutan entzun, beti bizi izan behar dute. \n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etorri zen goizen arteko goiza. Aita alabaren ohe kanttoinean jarri zitzaion. Eskua amultsuki hartu zion. Ordukotz, Sarhak, alaba gazteak, bazakien haurtzarotik emaztetasunera heldua zela. Sarha, ene alaba maitea, ordu da printze gazte eder batekin ezkont zaitezen. Ene ondorengoa ikus dezadan. Jainkoari esker, haurrak, dotzenan hamahiru izan ditzazuen. Hautatu dizut printze gazte bat gorputzez eta izpirituz &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1111\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Sarha<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1111","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1111","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1111"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1111\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1112,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1111\/revisions\/1112"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1111"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1111"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1111"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}