{"id":1091,"date":"2020-04-26T12:40:36","date_gmt":"2020-04-26T12:40:36","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1091"},"modified":"2020-04-26T12:40:36","modified_gmt":"2020-04-26T12:40:36","slug":"erregea-asto","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1091","title":{"rendered":"Erregea asto !"},"content":{"rendered":"\n<p><br><\/p>\n\n\n\n<p>Gartzea\nIII. a Naiarakoa, orduan Iru\u00f1eko errege egin berria zen. Ramiro\nanaiak kontra egin zion Nafarroako lurrez jabetu nahiz. 1035 urte\ninguruetan Tafallan gertatu zen bi anaien armaden  arteko gudua eta \nGartzeak menderatu zuen Ramiro anaia. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Orain\nNaiaran gaude, orduan Errioxako hiriburuan, Nafarroako erregeen\negoitzan. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Jauregiko\njateko sala nagusiko atetik gizon arrunt bat sartzen da. Gartzea hor\ndago mahainean jarria, zenbait aitoren semez eta guardiaz inguratua,\nbazkal ondoko asebetea gozatzen. Bisitaria, erreberentzia apal\neginik, hasten zaio : \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Maiestate\n\t! Ni nauzu,  Luis Rebollar bardo-kontalaria&#8230; Populuak bidali nau\n\tmezulari. Aski badugu zuen anaien arteko guduekin. Judu, musulman,\n\tkiristi, nomada, eskale, menditar edo hiritar, jendeak jendea balio\n\tdu. Zu  Nafarroako Errege, Gartzea hirugarrena, zuri tokatzen zaizu \n\terakustea bihotz handiko bai eta goi mailako zalduna zirela,\n\tbarkamenarekin bakea eskainiz populuari. \n\t\n\t<\/li><li>Hitz\n\tederrak&#8230; Nork daki ez ziren eraile bat ? \n\t\n\t<\/li><li>Ni\n\tkontalaria nauzu&#8230; bardoa.\n\t<\/li><li> Hea\n\tbada, bardoa zirela eta,  erradazu nortzat naukazun ?  Zakur? Asto ?\n\tAzeri ? Oilar? Ardi ? \n\t\n\t<\/li><li>ASTO\n\t ! Dudarik gabe !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Guardiak\noro jauzian zutitu dira, eskua pu\u00f1alean. Gartzeak besoak zabalduz :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Lasai\n\t! Jaunak, jar zaitezte !  &#8230; Beraz, kontalari, asto naizela diozu ?\n\t<\/li><li>\u201c Bai,\n\tgure zeruko Aitak, mundu hau sortu zuelarik animalia gotor\n\tbakoitzari bizi iraupen berdin-berdina eman zion. Hogoita hamar\n\turte.  Denbora luze baten buruan astoa jin zitzaioan eskatuz, otoi\n\tbizia labur ziezaion. Leher egiten zuela ikaragarriko zamak eta\n\tjendeak ezin eramanez. Bizkarra eta belaunak minbera. Bizia\n\tkurutzearen bide zitzaiola.\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Eta\nzeruko Jainko aitak,  doluturik, 12 urte kendu zizkion.<\/p>\n\n\n\n<p>Ondotik\nzakurra, hatsankatua, hurbildu zitzaion otoitzez :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Jauna,\n\thorrenbeste urte ! Sobera zait ! laster harat, laster hunak, beti\n\tlurrean etzana, gauez gau iratzarririk, saingaka, zaunkaka eta\n\thaumaka&#8230;Ez jan, ez lo onik! Lepotik kate eta tripan ostiko. Aski! \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Zeruko\nAitak 18 urte kendu zizkion hor berean.<\/p>\n\n\n\n<p>Gero\n, horra behia hurbiltzen zaiola pausoki. Marrumaz, zahartzearekin\nbeti-ta gehiago xahal eta esne eman behar, noiznahi uztarrian edo\nbarrukian lotua. Hea bada bere bizi tristeari hamar urte kentzen ahal\nzizkionetz ? Baietz eta kendu. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Gizakumea\nere  otoizka hasi zen. Hau ere kexati.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Jauna\n\t! Baina 30 urte ez da  aski guretzat. Horrenbeste gauza interesgarri\n\tbada egiteko bizian, ikasteko eta gozatzeko&#8230; Mila ikusteko sortuak\n\tgira&#8230;\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\nJaungoiko onak, deus erran gabe, astoari\nkendu hamabi urteak, zakurraren hemezortziak eta behiaren hamarrak\neman zizkion gizakumeari. Horra zergaitik gure bizi iraupena 70\nurtekoa den.<\/p>\n\n\n\n<p>\nEta zu, Gartzea, astoaren adin bete\nbetean zira, ikaragarriko lan zamak pazientziarekin jasaiteko gai.\nOndoko hemezortzi urtez zakurtuko zira, alde guzietarik saingaka,\nlasterka eta ausikika&#8230; Azkeneko urteetan,  heltzen bazira,\nzaharminak joa behi bilakatuko zira.  Barruki zokoan, astiro,\nhausnarrean, azken putarrak eta adarkadak banatuz. Hortarako diozut\nzure adinean astotan zirela !  Bihotzeko gizon zirelako, anaiari\naskatasuna eta zaldia utzi dizkiozu, beraz orroit nolako errespetua\nere zor diozun animalia bakoitzari. Haien biziaz gain, haien lanaz\neta haragiaz gain, zenbat zerbitzu ez dauzkizu emaiten !\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>Eta\nixiltasunean, gurtza biziki apal eginik Luis atera da gibelka.<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\">\n<em>Johanes Bordazahar<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gartzea III. a Naiarakoa, orduan Iru\u00f1eko errege egin berria zen. Ramiro anaiak kontra egin zion Nafarroako lurrez jabetu nahiz. 1035 urte inguruetan Tafallan gertatu zen bi anaien armaden arteko gudua eta Gartzeak menderatu zuen Ramiro anaia. Orain Naiaran gaude, orduan Errioxako hiriburuan, Nafarroako erregeen egoitzan. Jauregiko jateko sala nagusiko atetik gizon arrunt bat sartzen da. &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1091\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Erregea asto !<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1091","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1091","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1091"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1091\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1092,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1091\/revisions\/1092"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1091"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1091"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1091"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}