{"id":1073,"date":"2020-04-21T12:28:28","date_gmt":"2020-04-21T12:28:28","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1073"},"modified":"2020-04-21T12:34:32","modified_gmt":"2020-04-21T12:34:32","slug":"andredena-mariaren-juglarea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1073","title":{"rendered":"Andredena Mariaren juglarea"},"content":{"rendered":"\n<p style=\"text-align:right\">\n<em>Dohatsu\nbihotz garbiak ikusiko baitute Jainkoa&nbsp;<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>\nKonpostelako\npelegrin batek kondatzen du \u00ab&nbsp;Ginokatus&nbsp;\u00bb <em>quidam<\/em>\ndelako baten ixtorio hau. Ginokatus ofizoaz zirkoko juglarea da&nbsp;:\njauzikarien printze, ilargiaren seme, eroen maisu, astoen errege.\nLepoa lau aldiz hausteko zorian egona, kasik bekatu mortalean bizi\nizana\u2026 Egun batez graziak hunkiturik deliberoa hartzen du Andredena\nMariaren zerbitzuko emaitea bere bizia. Soka, pilotak, tapiza,\nkobrezko birlak laguneri emanik, sakelak hutsik, komentuan sartu da. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nAbadea,\njakintza eta zuhurtzia handiko gizona ez da batere fida. \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>\n\t\u201cGinokatus\u201d\n\tseme maitea&nbsp;! Zer dakizu egiten Jaunaren zerbitzuko&nbsp;?\n\t<\/li><li>\n\tZer\n\tdakidan&nbsp;? Deus guti ! Badakit zernahi jauzi egiten,\n\tzaldi-ferratzen, behien sangaratzen\u2026. \n\t\n\t<\/li><li>\n\tHaurride\n\tmaitea, hobe duzu zure bidea zirkoan segitzea. Ez zira on gure\n\tkomentuko&nbsp;! Hemen Jaungoikoa adoratzen dugu gau eta egun.\n\tAndredena Maria otoizten. Lana eginik,  kantatzen: <em>hymnis\n\tet canticis. <\/em>Horien\n\tdenen ikasteko adina pasatua duzu.  \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\nBainan\njuglareak ez du amor ematen. Hain du tematsuki otoiztu Abadea nun\nonartu baitute komentuan.<\/p>\n\n\n\n<p>\n<em>Multo\nmodo<\/em>,\nmila maneraz zerbitzu emana da juglarea&nbsp;: baratze-zain,\nsukaldari, zurgin, zapatain, jostun, nik dakita \u2026 Buruz tonto\nbainan laneko pronto. &#8230; Elizako liburu lodien hitzak, salmoen\nkantuak xorienak bezain misterio zaizkio.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nElizkizunetan,\nzintzoki belaunikatu orduko besteak zutik. Besteek Kantua finitu-ta\nhunek lau loriretan lelo-lelo aintzina. Besteen gibeletik beti.\nElizkizunen ederra noiz nahi histen du. Halako batez Abade buruak\ndeitzen du&nbsp;: \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ofizio\n\tdenboretan ez zaitugu gurekin elizan nahi&nbsp;! \n\t\n\t<\/li><li>Aita!\n\tEgin bedi zure nahia!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\tGaur,\nAndramariko bezperen ondotik fraileak atera orduko gure juglarea\nelizan sartzen da, bakarrik. Umilki belauniko emaiten da Andredena\nMariaren aldarearen aintzinean, \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Andere\n\tJainkoa! Damu dut&nbsp;!  Ez dut zuretzat, latinezko otoitzik\n\tezagutzen. \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\nAndere\nJainkoa barkatu ene tontokeriak. Ez naiz sekulan eskolan izan eta\nnehork ez daut otoitzik ikasi. Dakidan gauza bakarra da zirko lana&nbsp;!\nSalto guziak badazkit. Otoitzaren partez nahi bazinitu onartu ene\njauzi batzu&nbsp;?<\/p>\n\n\n\n<p>Galtzak\naltxatu, ontutsik, hasten da itxulingoen egiten : briu brau, salto ta\nbrinko.<\/p>\n\n\n\n<p>Jauzien\nartetik oihu bat botatzen dio Ama Birjinari&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Andere\n\tJainkoa, orain zuretzat, salto doblea!\n\t<\/li><li>Maria\n\tJainkoa! orain salto inglesa!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Hor\ngaindi gertatzen da fraile sakristaua.  Harriturik tarrapatan joaten\nzaio abade nagusiari erraitera: \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Gure\n\tjuglarea deabruak bere eskuetan derabila&nbsp;!!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Abadea\njauzian jausten da elizako atera. Ate artekatik horra bi begi pare\nso&#8230; Gure juglarea han, aldare aintzinean, mattin-salto bat bezala\njauzika.<\/p>\n\n\n\n<p>\tGero\neta ausartago gure gizona. Memento batez abiadura handi bat hartzen\ndu eliza zolatik  eta punpez, airean, bat, bi, behar bada hiru\nitxulingo egiten ditu eta aldare aintzinen erortzen da, hedailo. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Orduan,\nate artekatik, lau begiek ikusi dute Ama Birjina ukurtzen. Eskua\nluzatzen, bere zetazko arropa urdinarekin juglareari kopetako izerdia\npolliki\u00f1o xukatzen.  Abadea, zur eta lur,  begiak hetsirik zeinatu\nda!  Bere baitaratu ondoan, humilki joan zaio zutitzen laguntzera&#8230;\n\u201c<em>Bai,\ndohatsu bihotz garbiak<\/em>\u201d<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\">Johanes\nBordazahar<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dohatsu bihotz garbiak ikusiko baitute Jainkoa&nbsp; Konpostelako pelegrin batek kondatzen du \u00ab&nbsp;Ginokatus&nbsp;\u00bb quidam delako baten ixtorio hau. Ginokatus ofizoaz zirkoko juglarea da&nbsp;: jauzikarien printze, ilargiaren seme, eroen maisu, astoen errege. Lepoa lau aldiz hausteko zorian egona, kasik bekatu mortalean bizi izana\u2026 Egun batez graziak hunkiturik deliberoa hartzen du Andredena Mariaren zerbitzuko emaitea bere bizia. Soka, &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1073\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Andredena Mariaren juglarea<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1073","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1073","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1073"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1073\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1076,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1073\/revisions\/1076"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1073"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1073"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1073"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}