{"id":1056,"date":"2020-04-12T06:21:38","date_gmt":"2020-04-12T06:21:38","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1056"},"modified":"2020-04-26T12:53:35","modified_gmt":"2020-04-26T12:53:35","slug":"bi-bular-anaiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1056","title":{"rendered":"Bi bular-anaiak"},"content":{"rendered":"\n<p style=\"text-align:right\"><em>Handiek denak berez,&nbsp; ttikiek batere ez.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\">Atsotitza<\/p>\n\n\n\n<p>Baigorrin, aspalditik, ura beti bere\nbidetik, zubi konkorraren azpitik eta Etxauzeko jauregia, han, pendoitz hegian,\noparo, ospetsu, puxant. <\/p>\n\n\n\n<p>Bizkondeak&nbsp; jauregi inguruetan zauzkan etxatierren artean bazuen Martin, Jaun Bizkondeari ihiziak ekartzen zizkion oihanzaina. Mundu guzian bezala, ordion* ere, haurrak beti haur.&nbsp; Bizkonde edo apez, oihanzain edo laborari izan aintzin, jendea lehenik haur zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Gertatu zen jauregiko semea, \u00f1i\u00f1itan, oihanzainaren\nemazteak, Mariak,&nbsp; bularretik hazi izan\nbehar zuela, Ganix beren semearekin batera. Bi&nbsp;\nmutikoak elgarrekin haunditu ziren, esne beretik haziak, su berean\nberotuak, bazter berak kurrituak, ihizi berak lasterkatuak, sekretu berak\npartekatuak. Ezin berexiak ziren.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina kokots puntan bizpahiru bizar\nagertu zitzaizkionetik, jauregiko semeak bere noble mailako eskolak hartu behar\nizan zituen. Aita bizkondeak ez zuen begi onez ikusten semea laborari mutilekin\nnahas zadin. Etziren nehondik ere mundu berekoak. Halere noizean behin bi\ngazteak kurutzatzen ziren, burasoen ixilik.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Ganix, atzo\narratsean ikusi haut, haritz handietan, kafira miatzen ?<\/em><\/li><li><em>Bai! Etxauzeko\nseme Jauna, begiztatua dut xoxo kafira<\/em>. <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ganixek&nbsp; begi\nzorrotza zuen, zango trebea, sudur fina. <\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Zenbat kume\n?<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ganixek eskuko behatzak erakutsi zizkion.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Noiz sortuko\ndituk ?<\/em><\/li><li><em>Egun\nhamabost berantenaz, Jauna.<\/em><\/li><li><em>Nun ditek\nkafira ?<\/em><\/li><li><em>Oi<\/em><em>hanbideko sasietan, Gerezteiko bide kurutzetik beheiti.<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Baina zazpi egun barne, Ganixek ikusi\nzuen jauregiko semea, Gerezteiko\nbide kurutzean, xorikumeak ponet baten barnean zeramazkila. <\/p>\n\n\n\n<p>Haserrea golkoan piztu zitzaion&#8230;! Baina zer balioko zukeen\nbakarrik oldartzea ? Jauregiko pareta mutuari ukalbilka jokatzea ?&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Urrengo egun batez Etxauzeko semea eta\nMartinena elgarrekin gertatu ziren berriz :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Iep ! Ganix,\nikusten haut, goiz-goizik, bazterrak kurritzen. Zeren gibeletik habila ?<\/em><\/li><li><em>Bai ! Jauna!\nerbi baten ibilbidea ongi zaintzen dut. Badakit nun duen etzangia. Hemendik\naste pare &nbsp;batetara harrapatu beharko\ndut, Bazko zaharrez, etxean bestetako bazkaria badugu-ta&#8230;<\/em><\/li><li><em>Nun dik\netzangia ?<\/em><\/li><li><em>Sagasteiko\nsasietan, Jauna.<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Baina sei egun barne, Ganixek ikusi zuen bere adiskidea,\nGerezteiko bide kurutzetik pasatzen, erbi gotor bat beharrietarik dilindan.<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Biziak\nbideak zuzen-zuzenak ez baititu, bospasei urtez, noizean behin, elgarrekin\ngertatu ziren oraindik.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Ganix! Atzo\nilun nabarrean ikusi haut, Gerezteiko bide kurutzean, neska gazte batekin.\nNeska lagun bat atxeman bide duk ?<\/em><\/li><li><em>Bai, badugu\nelgarrekilakoa, ezkontzeko xedea ere, Jauna. Neska ederra, atsegina eta xintxoa\nda.<\/em><\/li><li><em>Noiz berriz elgar\nikusi behar zirezte ?<\/em><em> (Elkar ikusi behar duzue)<\/em><em><\/em><\/li><li><em>Egun zortzi.<\/em><\/li><li><em>Jakiten ahal\ndiat nor den<\/em> ?<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ganixek aurpegia eskuarekin hiru aldiz torratu zuen:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><em>Bentabordako\nJanamari, Jauna.<\/em><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ondoko hitzorduan, Gerezteiko bide kurutzean, Ganixi ez\nzitzaion Janamaririk agertu.<\/p>\n\n\n\n<p>Mila urte igaro-ta, zubi konkorraren\nazpitik, ura beti bere bidetik. Lehen bezala gaur ere jendea handi eta ttipi. Handiak\naldatu, ez desagertu. Ttipiak beti berak. Politikan, laboratzan, ainitz\nalorretan bezala handiek beti atsegin izan dituzte ttipiak, nola otsoek ardiak.&nbsp; Garaia da Euskal Herri mugatu honetan elkargo\nbakar batek gure indarrak bil ditzan; &nbsp;gu, ardi ttipiak ez gaitezen beti bildots\ngeldi, harraparien aztaparretan.<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"><em>Johanes Bordazahar<\/em><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>orduan<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Handiek denak berez,&nbsp; ttikiek batere ez. Atsotitza Baigorrin, aspalditik, ura beti bere bidetik, zubi konkorraren azpitik eta Etxauzeko jauregia, han, pendoitz hegian, oparo, ospetsu, puxant. Bizkondeak&nbsp; jauregi inguruetan zauzkan etxatierren artean bazuen Martin, Jaun Bizkondeari ihiziak ekartzen zizkion oihanzaina. Mundu guzian bezala, ordion* ere, haurrak beti haur.&nbsp; Bizkonde edo apez, oihanzain edo laborari izan aintzin, &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1056\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Bi bular-anaiak<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1056","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1056","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1056"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1056\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1097,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1056\/revisions\/1097"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1056"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1056"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1056"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}