{"id":1052,"date":"2020-04-12T06:07:35","date_gmt":"2020-04-12T06:07:35","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1052"},"modified":"2020-04-26T12:52:45","modified_gmt":"2020-04-26T12:52:45","slug":"barnatik-mintzo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1052","title":{"rendered":"Barnatik mintzo"},"content":{"rendered":"\n<p><br><\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"><em>Nahi duenak bizi, zernahi gerta dakion, ez du behar etsi.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"> <em>Lelo zahar.<\/em> <em> <\/em><\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; \u00ab&nbsp;Mutua \u00bb deitzen zuten,\nzazpi urteko haurra. Navajo Indiano haurra. Zergatik zen mutu ? Misterio.\nMediku, belagile ala txamanek ez zakiten. Haurrak urteak bazeramatzan mintzatu\ngabe. Burasoek pentsatzen zuten mutu sortua zenaz geroz ez zela nehoiz\nmintzatuko.<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Delako &nbsp;mutiko \u00ab&nbsp;Mutua&nbsp;\u00bb sortu zen ur\nbazterreko lur hezeetan, ihien artean. Egun hartan, indiano familien kanpamendua\nsoldadu amerikarrek (US Army-k) atakatzear zuten. Aitak, emaztea haur minetan\nzelako, hartu eta eraman zuen aintzira bazterreko ihietan gordetzera, gerlari\netsaiek ez zezaten aurki. Ama mutiko batez erdi zen, gerla gorriko oihu, garrasi\neta tiroetarik bi urratsetan. Biek, ihi handien artean, bakardadean, hotzez eta\nbeldurrez ikaran iragan zituzten beren lehen oren latzak. <\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Indiano putikoak handitzearekin ez\nzuen hitzik ateratzen. \u201cAhots-gabea\u201d izendatu zuten. Alde bat mutua zen, salbu zurrunga\nbatzu entzuten zitzaizkiola estomakan. Bere zazpigarren neguan, \u00ab&nbsp;Ahots-gabea\u201d\neritu zen. Arrain hexur bat kokatu zitzaion zintzurrean. Ezin kenduz, goitika\nez zuen gelditzerik. \u00ab&nbsp;Belagilea&nbsp;\u00bb deitu zuten. Hau, hexurraz aparte,\nberehala ohartu zen estomakan beste zerbait bitxia bazaukala.&nbsp;Korrokak&nbsp;\u00bb heldu zitzaizkion sabel zolatik, hurbilekoek\naspalditik &nbsp;entzuten zituztenak : korrokak,\nkolpatu batek botatzen dituen idurikoak. <\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Belagileak, jakin\nzuelarik istorioa noiz eta nola sortu zen, irri\u00f1o batekin, bere gisan esplikatu\nzuen sortu berriak soinuak \u201ciretsi zituela\u201d. Doi-doia sortua eta jadanik\nbazakien bere baitan, ez zuela oihurik egin behar, auhen bat egitean ama nun\nzen salatuko zuela, &nbsp;etsaiek entzun\nbezain laster biak hilen zituztela. <\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Hexurra kendu\nziotenean, hexurrarekin, aspaldiko beldurra kanpora bota zuen. Mintzatzeko\ndebekua ere joan zitzaion. Hitz egiten hasi zen. Ordutik beste izen bat eman\nbehar izan zioten. \u00ab&nbsp;Barnatik mintzo\u201d&nbsp;deitu zuten. Ez barnetik!&nbsp; Barnatik, sakonetik mintzo.<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:center\">&amp;<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Baitezpadazko indar edo jite hori\ndenek badugu gure baitan. Horrela aitatxi bat entzun dukezue haurreri kontatzen\n: <\/p>\n\n\n\n<p>\u201cSemaatxi\u201d (semebitxi) ! \u00d1i\u00f1iak amaren sabelean,\nhanditzearekin batera, baitezpadako indarra irabazten dik, bizitzeko gai\nizaiteko. Sortzean, ama eta \u00f1i\u00f1ia, erditze lanetan akiturik, lokartzen dituk\nbiak. Orduan, ilunbetarik, lamina (batzuek ziotek aingeru begiralea dela) sortu\nberriari hurbiltzen zaiok eta erhia sudurpeko ezpainaren gainean polliki pausatzen\ndik, ahapetik \u00abIxxxo&nbsp;!&nbsp;\u00bb xuxurlatuz. Hortik landa gaixo haurrak ikasi\nguziak ahanzten ditik. Ahanzten ez, bederen&nbsp;\nbere baitan biziki barna sartzen zaizkiok. Hiri eta eni ere gauza\nber-bera gertatu ziaukuk. Proba hor duk : denek badiagu sudur pean \u201claminaren\nmarka\u201d. &nbsp;Hunkitzen ahal duk ildotxo hori.\nHi ere, uste dukan baino gehiago haiz.\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Zenbat jende ez da entzuten\ngertakari latz bat gainditu ondoren erraiten. \u00ab&nbsp;Nihaurek ez nakien holako\ngauza zail baten egiteko gai nintzela.&nbsp;\u00bb &nbsp;Denek, gizaseme-alaba\nguziek, badugu gure baitan bertute baitezpadako hori, altxor hori, \u00ab&nbsp;ixildua&nbsp;!&nbsp;\u00bb.\nBiziak bizitzeko emaiten daukun&nbsp; sen ikaragarria.\n&nbsp;Sena baino gehiago, jitea baino gehiago\nbadugu. Hots : \u201cJainkozko bizitik.\u201d<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"><em>Johanes Bordazahar<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nahi duenak bizi, zernahi gerta dakion, ez du behar etsi. Lelo zahar. &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; \u00ab&nbsp;Mutua \u00bb deitzen zuten, zazpi urteko haurra. Navajo Indiano haurra. Zergatik zen mutu ? Misterio. Mediku, belagile ala txamanek ez zakiten. Haurrak urteak bazeramatzan mintzatu gabe. Burasoek pentsatzen zuten mutu sortua zenaz geroz ez zela nehoiz mintzatuko. &nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Delako &nbsp;mutiko \u00ab&nbsp;Mutua&nbsp;\u00bb sortu &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1052\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Barnatik mintzo<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1052","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1052","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1052"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1052\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1055,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1052\/revisions\/1055"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1052"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1052"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1052"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}