{"id":1047,"date":"2020-04-11T16:52:05","date_gmt":"2020-04-11T16:52:05","guid":{"rendered":"http:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1047"},"modified":"2020-04-26T12:51:56","modified_gmt":"2020-04-26T12:51:56","slug":"baratze-zolako-harria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1047","title":{"rendered":"Baratze zolako harria"},"content":{"rendered":"\n<p>1960ko hamarkada hartan gira. Gehexan  mendiko etxe xume bateko semeak hemezortzi urte, gaztetasunaren garai gordinean da.  Egun, atorra berria eta \u201cpat\u2019d\u2019\u00e9ph\u201d galtzak soinean, mobiletez, lagunekin badoa, tarrantan, dancing-era.<\/p>\n\n\n\n<p>Salan,\nmutil guziak barraren inguruan metatuak, baso bat eskutan. Bestaldean\nneska guziak lerroan. Bada kalaka, irri ta kakarazka&#8230; Erdian, gune\nhutsa. Itsasoa. Erdira menturatzen dena ito daiteke. Azkenean mutiko\nbat, aski edana, menturatu da itsasora, neskeen aldera :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Dantza\n\tbat ?\n\t<\/li><li>Bai!\n\tGogotik !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Itsasoan\nez dira ito! Eta hasi da dantzaldia. Gehexan gelditu da azken bakarra\n! Beharrik orduan sartu baita neska eder bat. Inguruetako\nederrenetarik. Dantzaldi\nguzian neska ez du nehori utzi. Denak jelos&#8230;  Eta, geroztik,  bien\nartekoak luze eta sendo iraun du. Presentapenak noizbait egin behar\naitari eta, eguna azkenean etorri zaio :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Zorionak\n\t! Zatozte biak baratzera! Andere gaztea, jar zaitez ene ondoan.\n\tHi,Gehexan, hoa baratze zolara eta altxa\u2019zak harri hura.\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Joan\nda Gehexan, harrokiro.\nAtorra besoak altxa eta \u201ceup\u201d eta \u201ceup\u201d, nehondik ezin harria\nmugi. Aitak neskari :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Nahi\n\tzinuke holako mutil mengel batekin ezkondu ?\n\t<\/li><li>Ee-ez\n\t!\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Hortan\nneska atera da baratzetik eta Gehexanen bizitik&#8230;  \n<\/p>\n\n\n\n<p>Mutikoa\nez da etsitu. Besoak indartu beharrez hasi da harresietako harri\ngotor guzien altxatzen. Ikasi du harri\njasotzaileena.\n Harria perekatzen, harriari mintzatzen, lau urratsez gibelatzen,\notoitz bat egiten eta hasperen batez  brauki harriari lotzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Debaldetan\n! Maitemindu den bigarren neskarekin, aitak galde egin diolarik altxa\ndezan harri bera, gaizoak, ez du doi-doia mugitu baizik. Bigarren\nneskak  ere ihes egin dio. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Hor\nbai etsitu dela Gehexan. Neskekilakoa arrunt itzali zaio. \u201c Neskek\n? Itxura, bai, baditek, funtsik ez!\u201d \n<\/p>\n\n\n\n<p>Halako\nbatez, lagunek bortxaz  dantza lekura eraman dutelarik, neska\nbakoitzari bizkar eman dio. Noiz eta ere ezezagun bat hurbildu\nbaitzaio, irri\u00f1oa ezpainetan :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Dantza\n\tbat ?  \n\t\n\t<\/li><li>Uste\n\tduzu ? Boof, nahi baduzu !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Noizean\nbehin ele arrunt batzu atera dizkiolarik, neskari irria jori atera\nzaio. Bizpahiru dantza eman dituzte elgarrekin. \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Heldu\n\tden igandean elgar ikusten gira, Gehexan ?\n\t<\/li><li>Boof!\n\tZergaitik ez !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Elgarrekin\natera dira sei ilabetez, molde jarraikian. Bata besteaz agradatzen\nhasi ere. Ilabeteak pasa-ta mutikoak deus ez galdatzen. \n<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Nitaz\n\tbaliatzen zira, Gehexan! Ez duzu asmo seriorik!\n\t<\/li><li>Nahi\n\tzinuke aitari presenta zaitzadan ?\n\t<\/li><li>Bai\n\teta nola !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Mutikoak,\nezinbertzean :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Goazen\n\t! Beraz !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Etxera\nheltzean Gehexanek :<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Aita\n\t! Hemen duzu ene neska laguna, Xabina!\n\t<\/li><li>Ongi\n\tetorri! Xabina !  Jar\n\tzaite hementxe.\n\t<\/li><li>Hi!\n\tHoa, baratze&#8230;\n\t<\/li><li>Baadakiit\n\t! \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Mutila\nbadoa gain behera, burua apal, zangoak herrestan, neskarekilako azken\nminutu triste hura ahal bezainbat urrunduz&#8230; Ukurtu eta hasi zaio\nharriari mintzatzen, amultsuki haztatzen. Nondik lot ? Orduan du\nikusi, bazterretik, itzal bat hurbiltzen eta harriaren bestaldean,\nparez-pare, bi beso zurail eta argal. Eskumuturrez harri zolan\nsentitu ditu behatz xamurrak &#8230; \u201cEup!\u201d  Biek altxatu dute\nharria, ontza ttipi batez, baina &#8230;  Altxatu !<\/p>\n\n\n\n<p>Eta\ngain hartarik entzun da aitaren boz ozena &#8230;<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Hori,\n\thori !  Zuek biak elgarrekilako eginak zirezte !\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><em>Johanes\nBordazahar<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1960ko hamarkada hartan gira. Gehexan mendiko etxe xume bateko semeak hemezortzi urte, gaztetasunaren garai gordinean da. Egun, atorra berria eta \u201cpat\u2019d\u2019\u00e9ph\u201d galtzak soinean, mobiletez, lagunekin badoa, tarrantan, dancing-era. Salan, mutil guziak barraren inguruan metatuak, baso bat eskutan. Bestaldean neska guziak lerroan. Bada kalaka, irri ta kakarazka&#8230; Erdian, gune hutsa. Itsasoa. Erdira menturatzen dena ito daiteke. &hellip; <a href=\"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/?p=1047\" class=\"more-link\">Continuer la lecture de <span class=\"screen-reader-text\">Baratze zolako harria<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"episode_type":"","audio_file":"","podmotor_file_id":"","podmotor_episode_id":"","cover_image":"","cover_image_id":"","duration":"","filesize":"","filesize_raw":"","date_recorded":"","explicit":"","block":"","itunes_episode_number":"","itunes_title":"","itunes_season_number":"","itunes_episode_type":"","footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1047","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-johanes-bordazaharren-ipuinak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1047","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1047"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1047\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1049,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1047\/revisions\/1049"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1047"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1047"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskaltzaleenbiltzarra.eus\/datu\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1047"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}